Zaldibar (Bizkaia)

Aita pistolak egiten Frantzian

Aita pistolak egiten Frantzian <p>Gurasoak Frantziara joan ziren ezkondu berritan, aitak pistolak egiten zituen bertan eta. Bueltatu zirenean, aita Eizagako zentral elektrikoan hasi zen lanean. Gero, torlojuak egiteko tailerra jarri zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gurasoak Frantziara joan ziren ezkondu berritan, aitak pistolak egiten zituen bertan eta. Bueltatu zirenean, aita Eizagako zentral elektrikoan hasi zen lanean. Gero, torlojuak egiteko tailerra jarri zuen.

Transkripzioa

-Eta zer dala ta joan ziren ba Zaldibarrera zure gurasoak?
-Ba… gure aitta ezkondu zan inguruan zerera joan zan, hau e… Elgetatik armas… pistolak eitten zittuen ta Franziera joan zan. Ta Franzian ba… han e… aittek lana ta eitten eban ta ama be… baiña aspertu ein zan ta atzera ama bueltau ein zan, atzera Elgetara etorri zan. Ta gero luzera be, ba aitta be… urte bat edo bi ingo zittuen baiña ha be bueltau in zan. Ta gero ba ortxe zentralera sartu zan.
-Osea, behar kontuegaitik edo ezta? Beharra dala ta edo…
-Amai ez jakon [etxakon] gustatzen Franziako anbientia.
-Ya, ta orduen bueltea.
-Ta gero bueltau in zan. Ta gero aitta be ba… han bakarrik zerian ba, ha be aspetu zan ta atzera buelta. Ta orduantxe hona zentralera etorri zien.
-Ta Frantzian non? Ze lekuten? Ez dakizu? Diñot goien, Iparraldean edo…
-Ez, ez San Juan… frontera inguruan egon zan nonbait, frontera inguruen.
-Ta han armak eta eiten?
-Bai. Pistolekin Elgetatik joan zan Franziara. Ta oin hori enpresia… segitzen dau. Bai. Segitzen dau.
-Osea, enpresa bat dau han dediketan dana horretan?
-Bai, bai. Horretan denporan pistolak eitten zien han.
-Ta hondiño badao e?
-Baietz usten dot, hondiño be badaoela.
-Joe. Ta orduen gero zentralean… zein zan zure aiten beharra?
-Ba itten eban /itxeban/ zera… Makiñia zainddu ta gero ba tornilluak ba ipiñi eban ba tornilluak eitten.
-A, gero ipini euen tornilloena.
-Bai, han zentrala zainduez, ba tornilloak eitten zittuen. Bai…

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia