Zumaia (Gipuzkoa)

"Yeregi hermanos" motorrak egiteko fabrika

"Yeregi hermanos" motorrak egiteko fabrika <p>Aita lehenbizi txofer lanetara etorri zen Zumaiara. Anaia zaharrenak motorrak egiteko fabrika zuen, eta hara etorri ziren lanera lehenbizi, baina anaia nagusiarengandik banandu eta "Yeregi hermanos" motorrak egiteko fabrika jarri zuten beste anaien artean. Bera jaiotzerako jarria zuten fabrika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-022-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita lehenbizi txofer lanetara etorri zen Zumaiara. Anaia zaharrenak motorrak egiteko fabrika zuen, eta hara etorri ziren lanera lehenbizi, baina anaia nagusiarengandik banandu eta "Yeregi hermanos" motorrak egiteko fabrika jarri zuten beste anaien artean. Bera jaiotzerako jarria zuten fabrika.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta aita nola etorri zan honea, Zumaiara?
- Ba, Zumaira etorri zan, este, Conde de Placencianian txoferra, txofer. Baiño geo jarri zuen taillerra. Geo etorri zian beste anaiak honea ta jarri zuen. Etorri zian lehenbizi lanea, zea, este, zea batek, anai zaharrenak zeukan hamen taillerra, gasolineruak. Gasolin-motorra, bai, motorra.
- Gasolina… motorrak iten?
- Bai. Eta horrea etorri zian lanea, Zumaira etorri zianian. Baiño agindutako zeak ez zixkoen zeatu, eman, anai horrek, eta in zuen beste danak apartatu in zian. Ba, zian bost anai izango zian. Apartatu zian ta gure aita zan tartian.
- Eta orduan jarri zuen Yeregikua.
- Jarri zuen "Yeregi Hermanos".
- Eta ze iten zuen?
- Motorrak.
- Motorrak.
- Bai. Bai, sí.
- Eta ya gerra aurrian hasi zian motorrak iten?
- Bai! Ba, hasi zian, ba, en el… Oseake, nere ahizpak zenbat eukiko zitun? Usten det jaio berridxa o urtebete. Oseake, ni jaidxotako ya jarrita zeon.
- Jarrita zeon.
- Bai. Ni hirugarrena naix.
- Mil novecientos veinte inguruan…
- Bai, bai, bai. Dieciseis o dieciocho eo. Bai. Ni jaio ta… Oseake, ni hirugarrena naiz.
- Eta ordurako ya motorrak eta iten zian, e, Zumaian?
- Orduan gasolinakuak iten zituen. Geo hasi zian diesela beaiek. Baiño gure aita, esto, zeak, gasolinakuak iten zituenian, hil zan. Oseake, zeakin, berrogeita bi urtekin o hil zan.
- Gazte.
- Bai. Gaztia. Eta beatzi umekin geatu zan gure ama. Pentsa zazu nola geatu zan!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia