Azkoitia (Gipuzkoa)

Madariagako auzoko abade etxean jaioa

Madariagako auzoko abade etxean jaioa 1914an jaio zen Madariaga auzoko abade etxean. Aita Madariagako Benta Zahar baserrikoa eta ama Azkoitiko Mikoleta Handikoa zituen. Aita eskolako irakasle zen Madariagan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-031-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1914an jaio zen Madariaga auzoko abade etxean. Aita Madariagako Benta Zahar baserrikoa eta ama Azkoitiko Mikoleta Handikoa zituen. Aita eskolako irakasle zen Madariagan.

Transkripzioa

- Bueno, hasteko, izena ta apellidue…
- Ni Jacinta Garmendia naiz.
- Jacinta Garmendia?
- Garmendia.
- Ta bigarrena?
- Art…
- Artetxe?
- Ez, Martija Artetxe.
- Eta noiz jaio ziñan?
- Ni "14 de Enero", hamalauen, zerian.
- Eta ze urtetan? Akordatzen zea ze urtetan?
- Catorcen, hoixe, catorcen jaio nitzen ni.
- Nik uste (d)et… Ez dakit, ez dakit. Urtea 1914? Bai? 1914?
- Bai.
- Eta nun jaio ziñen, hemen, Azkoitin?
- Maarixan bertan.
- Madarixan?
- Bai.
- Basarrin baten eo hola?
- Ez, ni naiz… Marixan dao Abadetxia, abariintzat in zeben etxia, obispauko etxia. Taberna eon dan hori, oin taberna dan hori, zeuen orduen zea, Abadetxia ta Abaretxien, ba, beti egoten zan sakristaue, abadie nola etortzen zan mezie ematea eta Marixako San Ixidro esaten zixoen, San Ixidro zan bertako santuik haundiñe. Bai. Lau santu edo zeuren: San Antonixo ta Sagrada Familia ta… hola zeuren elizen.
- Eta nolatan jaio ziñen, aitte o ama zan hangoa?
- Ez, aitte jun zan, lehenengotiken aittek zer haundixek, gure aittek eskola ematen zun. Baiñe titulue ez zeuken, e! [Titularre] ez zan ailleau, baiñe lau reglak, lau zeak, ematen zittun. Hori…
- Nun ematen zun, Madarixan?
- Maarixan bertan. Eta erakutsi umiei, ba, eskola.
- Eta berez nungoa zan aitte?
- Bentazarkua.
- Bentazar. Nungoa da hoi? Azkoitikoa?
- Azkoittiko Maarixako baillerako Bentazar.
- Baserrie izango zan…
- Basarrixe, ordun basarrixe.
- Eta ama?
- Ama, bere ama izengo zun…
- Ez, zure ama. Zure ama nungoa zan?
- Nere ama Mikoletakua, Azkoittiko Mikoletakua. Mikoleta txiki ta Mikoleta haundi zien, ta nere ama zan Mikoleta txikikue. Ez, aldrebes, haundikue.
- Mikoleta haundikoa zan zure ama?
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia