Azkoitia (Gipuzkoa)

Aita Madrilgo etxe aberats batean morroi

Aita Madrilgo etxe aberats batean morroi Umetan, aitak Madrilgo etxe aberats batera morroi joan beharra izan zuen, ama alargun zuela. 12 anai-arrebako familia zuen Jacintak; bi hil egin ziren jaio berritan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-031-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan, aitak Madrilgo etxe aberats batera morroi joan beharra izan zuen, ama alargun zuela. 12 anai-arrebako familia zuen Jacintak; bi hil egin ziren jaio berritan.

Transkripzioa

- Eta nolatan Maarixara? Eskola ematen zulako jun zien haruntza bizitzea o… ?
- Ez, lehenengotiken jun zien, nere aitte jun zan -ama alarguna zeuken, ta- jun zan zeara, esto… Madridera, mutil gaztie. Alargune ama ta mutil gaztie jun zan [Macron] esaten zixoen etxe aberats batea jun zan, morroe bezela. Bai.
- Morroi jun zan?
- Bai. Harena periodikue ta dana ataata daude aittenak.
- A, bai?
- Bai, periodikun etorri zan, bearek in zun bizimodukin ta danakin. Ta, ze esango dizut, ba, geroko…
- Ta zenbat anai-arreba ziñeten?
- Gu beratzi.
- Beatzi? Amak lan pixkat hartu zun ordun!
- Bueno, izetez hamabi gea, e! Xei pareja gea, xei mutil ta xei neska. Oin, jaixoberrixek hil zien umiek, e! Bat beratzi hillebetekue hil zan. Haure bai. Harek beratzi hillebete zittula, ya muti… umie hazten ai zala. Ta ama hil zan oso azkar, berrogeta bi urtekin, gazterik oso. Flebitisa harrapau zuen ta…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia