Zumaia (Gipuzkoa)

Festetako entretenimenduak

Festetako entretenimenduak Asto-karrerak ere egiten ziren festetan, baina berak ez zuen asko parte hartu horretan. Festetan egiten ziren ekintza gehiago: sokatira, hankak lotuta lasterketak, "karretila" (batek besteari hanketatik helduta lasterketa)… Bera mutikoa zela hasi ziren halako jolasak, baina gaur egun asko galdu dira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-019-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Asto-karrerak ere egiten ziren festetan, baina berak ez zuen asko parte hartu horretan. Festetan egiten ziren ekintza gehiago: sokatira, hankak lotuta lasterketak, "karretila" (batek besteari hanketatik helduta lasterketa)… Bera mutikoa zela hasi ziren halako jolasak, baina gaur egun asko galdu dira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai… Batela, tiña. Hau gitxi, herritik... kanpotik etortzen hitxuan en jeneral. Kanpotik ez, basarritarrak, asto-karrerak iten hitxuan baiño noizik behin, gitxi. Garbi [esan] guk ez giñian parte hartzen. Asto karrerak-eta ditxuk oso… Oso gitxi. Jarri’re gitxi […], garbi esango diat. Ta geo, ba, ingurutako baserritako jaiak, jendiak asto-karrerak…
- Gehio izango zan…
- Bai. O herriko, herri-basarrikuak, hor, [Basureronekuak], hor, astua zakenak. Kale-baserrixetan´e bertan izaten hitxuan, zeak, souak eta… okoillua behian zakenak, eta… Bai, asto-karrerak, harrapaketa, soka-tiran... hori danian ezautzen dek, soka-tira. Bi hankak lotuta saltoka. Bi hanka lotu ta saltoka. Bi hanka lotu ta saltoka. Bestia, berriz, bi launei, batei exkerra ta bestiai eskubixa lotu, ta zea. Bestia, karretilla esaten gitxuan. Batei hanketatik heldu ta bestia eskuakin lurrian. Entenditzen al dek?
- Karrera.
- Karreran. Zein allatu lehenuo. Karretilla esaten gitxuan. Bat aurrian jartzen huan eskuakin ta bestiak atzetik, hanketatik heldu ta horrela, bai.
- Hau guzti hau aiuntamientuak-eta organizatzen […]?
- En jeneal bai. Bai, bai.
- Eta guzti habek noiz hasi ziran, ya, zu txikitan, zu sei-zortzi-hamar urte… holakuak ya organizatzen zian?
- Bai, bai.
- Año cuarenta y cinco, seis ya, hortik aurrea bai?
- Bai, hortik aurrea ingo hitxuan. Zinkuentan behintzat bai. Bai, bai.
- Eta noiz arte? Oaiñ arte?
- Geo oan batzuk galdu hitxuan! Asko galdu ditxuk, e!, jolas asko! Uan ez die nahi izaten gaztiak. Uan dana, baakik, ordenadoria ta […]…
- Internet…
- Guk ibiltzen [genun] jolasak eta egurrakin indako zeak, txintxilikako kamioi hoiek ya, ez ditxuk, ez ditxuk ya esistitzen ta, zea. Oan guri erregietan’e ze ekartzen ziuen, ba? "Kina" baakik oan loteidxa, o deitzen genuna, "kina" deitzen gitxuan, loteia huan zea…
- Bingon o…
- Bingon o jokatzen holakuak, ta…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia