Zumaia (Gipuzkoa)

Festetako entretenimenduak; "tiñetan"; "zirgan" egitea

Festetako entretenimenduak; "tiñetan"; "zirgan" egitea <p>Festetan egiten zituzten joko edo jolasak: zaku-karrerak, lapiko apurtzeak, lokotz biltzeak, kuka&ntilde;a, batelen lasterketa, ti&ntilde;etan… Azken hau azaltzen du: antxoak gordetzeko tinetan "zirgan" egin behar izaten zen. "Zirgan" zeri deitzen zioten. San Pedro hirugarrenean egiten ziren uretako jolas asko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-019-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Festetan egiten zituzten joko edo jolasak: zaku-karrerak, lapiko apurtzeak, lokotz biltzeak, kukaña, batelen lasterketa, tiñetan… Azken hau azaltzen du: antxoak gordetzeko tinetan "zirgan" egin behar izaten zen. "Zirgan" zeri deitzen zioten. San Pedro hirugarrenean egiten ziren uretako jolas asko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun izaten huan zaku-karrera, […] bizikleten zintak, hori ya bizikleta zakenak. Zintak, bakik, e… zea, bizikleta zakenak hori! Amaiako, ba, hortan ta jartzen ziyen ta…
- (Laguna) […] hamen bakarrik ingo huan "tiñetan"…
- Bai! Hamen zekat!
- (Laguna) Hori Zumaian bakarrik ingo huan!
- Zintak…
- (Laguna) Tiñetan.
- Zer da "tiñetan"?
- Oan esango diyat. Zintak… Lapikuak hausten. Bakik, lapiko, itsu-itsuan, zeak tapatzen diye ta bi o hiru buelta eman ta… hori Mejikon eta’re zeatzen diye!
- Bai.
- Gero zer daon, ba, karamelo batzuk o barruan. O dirua tokatzen bada ona, ta…
- Hori jaixetan ta jartzen zuen?
- Bai, hola, festak, festak, en jeneal, festak zianian. Lokotsa biltzia ta hori huan biltzia, lokotsa biltzen, zenek azkarri bitu. Kukaña. Guk kukañak esaten gitxuan. Masta bat jartzen dek hor, hori’re arranplan, uretan, masta bat pixkat gora, jaboia o ematen dek. Aurrian zeatxo bat, banderito bat o, ta hura harrapatzea, ba, dirua o durua o bost duro o zer zan, ba… Jaboiz zeauta. Eta geo bateletan’e bai, arrantzako batelak, hiru laun ta patrullakin. Zean buelta, zubi haundiko buelta ematen huan.
- Zein izaten zan buelta normala?
- Hamen, hamen, moillatik erten ta zubi haundira jun. Ta pixkat luzio baldin bazan, zeara, tren-zubira. Trena pasatzen dek, ba? Ba, handik, handikan. Baiña bai, hori. Eta geo tiñetan. Tiñak hitxuan antxoen zeak, antxoa ta salazoia ta zeatzen dek…
- Gordetzeko?
- Bai, gordetzeko, gatzakin ta gordetzen dek, baiña tiña, bai, bastante zea. Ez zekit zenbat gordetzen zuan, dana plastikua, beitzen dek eta. Holako tiña, egurrezkua, borobilla, barrika balitz, baiña erdidxa.
- Bai.
- Barrika erdidxa. In zak kontua barrikan erdidxa dala. Eta hor arraun batekin xirgan ein bihar. Xirga, xirga… Xirga bi gauza izaten hitxuan. Bat hor, horrei. Ez zeai bakarrik, tiñetan, baita Zumaian batelian’e xirgan asko ibiltzen hitxuan, arrantzan.
- Eta zer da "xirgan"?
- Xirgan, ba, zea bat in, arrauna… aurrana badakit zer dan, ezta? Atzian jarri ta horrela in behar dek. Oso habilidade, habilla euki behar dek hor’e, xirgako’re, entenditzen al dek? Arraunakin zeatzeko, tik-tik-tik. Ta borobilla dek eta erraz zeatzen duna, zuzen eamaten zailla, oso zailla dana, oso zailla, tiñak buelta ematen dik eta!
- Eta karrerak iten zian?
- Karrerak, bai. Zein azkarro etorri. […] Kojuak en jeneal, kukañetan ta tiñetan artistak!
- Bai, e?
- Kojuak artistak! Kukañetan’e bai. Hanka beti en jeneral, zea eukitzen dik, gure lehengusu batek eta, pixkat hola, zea, ta, ro, ro, ro! Bai, tiñetan. Ta…
- Eta tiñetan…
- Eske, Zumaian, xirgan… hik’e ezautu huan! Lupitan ta’re en jeneral batelakin xirgan ibiltzen zuan beti, ta txanelakin ta’re bai. Txanelakin’e…
- Ta hori ze iten zan? Komoduaua da, o?
- (Laguna) Bai, bakarrik nola zaon…
- Bakarrik nola daon…
- (Laguna) Esku batekin xirgan ta bestiak kazian.
- Ehizian lupitan ta arrantzan ibiltzen dek. Eta batekin eramaten […] eta hor lagatzen dik geo…
- Eta bestiakin…
- Bestiakin…
- Esku batekin […] ta bestiakin arrantza.
- Bai, bai, bai.
- Eta tiña hoiek ze izaten zian arranpla parian’e bai, o?
- Bai, bai, bai, bai, bai. Arranpla, hor izaten hitxuan. Eske, hor, uretako zeak hor izaten hitxuan, arranplan, […], mollan, mollan o… Mollatik arranpla, hor izaten hitxuan.
- Eta zuen adiñeko mutil guztiak eta bertan…
- Bai!
- Tiñetan ta…
- Bai.
- Eta hori noiz iten zan? Zuek beti ezautu dezue?
- (Laguna) Bai, festetan […].
- En jeneal…
- (Laguna) Semana Granden ere bai […].
- Baita. Geo, hori’re bahuan, udan’e geo jartzen ziyen beste festa batzuk, semana grande o esaten zitxiona. Geo bestela, ba, seian. San Pedro hirugarrenian, uretako festa asko iten zian. Hirugarrenian, San Pedro hirugarrenian en jeneal batelak eta tiñak eta ahatiak harrapatzen. Ahatiak, bakik, ahatiak bota ta igeriyan. Oango aldian, oaingo ez hitxukela hor dabiltzan anade zea hauek, honen izenekuak. Anadiak eta makalo ta etortzen hitxuan, tonto xamarrak hitxuan.
- A, bai, e?
- Bai.
- Pixkat tontotuta?
- Errazo harrapatzen hitxuan. Ahatiak eta antzarrak.
- Eta zer izaten zan, bertatik mollatik bota ta…
- Bai, bai, bai.
- Ta salto itia?
- Bai, harrapatu. Geo igeridxan jun ta harrapatu. [Igerian], atzetikan, ta dana bu-bu.bu. Bai.
- Lehen esan diazu "xirgan" bi gauza diala, "xirgan".
- A! Bueno, beste xirgan, bestiai esaten gitxuan, korriente haundixa zeonian…
- Bai.
- … [Paol] birian, muturrian…
- Sartzen.
- Sartzen. Xirga lehorrea botatzen huan eta lehorretikan "xirga" deitzen gitxoun horrei’re. Entenditzen al dek?
- Soka, soka…
- Soka ekarritzeko, soka ekarri, batelak, e…
- Txikotia?
- Txikotia o nahi dekena zeatu, ta hura’re arrastaka "xirgan" esaten […], "xirgan ekarri". Entenditzen al dek?

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia