Hildakoen inguruko ohiturak; errespontsuak; sepulturak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-017-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko abenduaren 12a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ZUM-017/009
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
- Eta gutxi gorabehera noiz galdu zan tradiziyo hori, ba, zapi beltza ta pildumena…
- (Ana Mari) A! Karo! Eleizan aldaketak etorri zianian.
- (Ramon) Sesenta y dos…
- Sesenta y…
- (Ana Mari) Bai, porke ni nere amonakin eon nitzan katxarro horrekin. Bai, eleizako aldaketa in zuenian.
- (Ramon) Baiño eleizatik ertentzen gendun, hainbeste peldumen ta hainbeste kandela Anima Egunian, beltz.
- (Ana Mari) Beltz-beltza.
- (Ramon) Ordu betian eoten giñan, e!
- (Ana Mari) Dana beltz-beltz.
- (Ramon) Dana […] buruko min […]. Honela in sudur-zuluan ta dana beltz.
- (Ana Mari) Dana beltz.
- (Ramon) Zeon zientoka kandela.
- Animen Egunian.
- (Ramon) Anima Eguna.
- (Ana Mari) Bai. Geo egunetan, egunetan eoten zan zapi horrekin, dirua bukatu arte. Oseake zuk sepultura bat baldin bazakazun aurrian, zeoze, porke hasitzen zan apaizan aurretikan, respontsua ta hiru perro txiki o lo que sea, pezeta. Beste respontsua? Ta berriz’e, bukatu arten. Geo aldamenekuai. Ta guk gendukan atze-atzian, atien onduan sepultura. Baiño hantxen eon bihar, zuria tokatu arten. Eta zuria bukatu arten… Nik behintzat lo hartu nun, ta manteliñak´e sua hartu zian. Eta hantxen… Karo, gure amak eta egun guztidxan han. Eta jun zea, ba, uan zu guk jatordua o zeoze iteko, ta hantxen. Zure txanda tokatu arten. Eta […], punba!, hiru perro txiki. […], punba! Ta asko baldin bazazkazun… Gutxi baldin bazan ez, baiño, han eon behar. Eta geo, peldumena hori eramaten zan meza nausira eo urte betian, eo ez dakit noiz arten izaten zan hori.
- (Ramon) Bai, izaten zan anibersaidxua ta pasatzian. Meza, meza, nola izaten zan?
- (Ana Mari) Baiña diruen kontu hori egun guztidxan eleizan.
- (Ramon) Gregorianak eta hogeta hamar meza, goizian goizo igual jartzen zuen, goizeko sei t´erditan, ta hara juten zian. Ta azkeneako jendia nekatu iten zan. Fedia baiño´re, debozidxua baiño gehidxo, aspertu. Horrek esan duna, dirua´re, amorratzen diru hura…
- (Ana Mari) Bukatzeko geo amorratzen!
- (Ramon) Bi orduan nola eongo ziñan […]!
- (Ana Mari) Ez! Egun guztidxan ere bai! Eta egun batian bukatu ez ta beste egunian ta. Bukatu arten danak! Eta guk azken-azkena gendukan ta a!, bueno, guk pasatu gendun han! Bueno, bueno, bueno! Bukatu arten!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!