Zumaiako elizara organoarekin ensaiatzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-012-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerora bera ibili zen ingurukoak zuzentzen denen artean abesti bat abesteko. Gabon gauean abestu zuten San Migelen gaueko hamabietan. Zumaiako elizara joan behar izaten zen ensaiatzera, baita eguraldi txarra zenean ere. Eugenio izeneko batek (tenorra) abesten zituen abesti nagusiak elizan.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko azaroaren 02a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: ZUM-012/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
- Geo "Te Deum Laudamus" ta hori zeatu giñun. Ta kuadrilla zeakua, hamenguak eta auzokuk eta danan artian "Te Deum Laudamus" zeatzen giñun, zeatu giñun. Ta neuk, iñorrek ez zian […], ta neuk dirigittu noiz sartu behar zuen batek eta bestiak eta zea ta.
- Eta kantau.
- Bai. Ta kantau giñun gabon egun batian gaueko hamabittan. Ta jendia…
- Asko?
- Orduan ez zan [kamiyoik] eta zeaik ezer´e, baiña jende asko.
- Baiña hemen, San Migelen?
- San Migelen, Don Nemesio zeola.
- Eta organua noiz joten zan? Noiz joten zenun organua, jaietan, jai-egunetan, o?
- Jaietan. Ta geo gu hemendik zea ikastea, elurretan igual zean, neguan, eta eliza jun ta zea, ensaiatzea, "Te Deum Laudamus" ta zea, […]. Ta […] anaia bakarrik segitzen dik hor zean, [oain laga ziok], Eugenio. Badakik zein dan?
- Ez.
- Eugenio, hua tenorra o, ona huan. Ta majiña bat urtian, oain erretirau dek, baiño ya zean, kantatzen zin zeako, parrokiko, meza zea haunditan, zeatan, solua askotan kantatzen zin. Baiña oain laga zitxion.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!