Oikiara eta Urdanetara organoa jotzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-012-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko azaroaren 02a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ZUM-012/008
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
- Eta oaindik´e jotzen dezu?
- Ze erremeio! Ze ingo diou ba! Ahal dan moun. Oain zea, diferente jo! Oain bakarrik koruan!
- Baiña nun jotzen dezu oin? San Migelen.
- Bai. Oain bakar-bakarrik. Nik leheno, hemezortzi urte nittunian Oikira, Urdaneta. Oikiyan, Don Nemesio zeonian, jai haunditan ta hara "Te Deum Laudamus" [… hoi] kantatzea ta Oikira askotan. Ta entierrotan, berriz, urte pilluan. Ta Urdaneta´re bai. Hara oiñez, e!, hemendikan, e!
- Oiñez, e? Aiara.
- Egualdi ona bazan… E?
- Aiara.
- Aia? Urdaneta lehenuo ziok!
- Bai, baiña Aiako partia.
- Aiako partia, bai.
- Aiako partia.
- Ta neu batzutan hemendikan ta ze egualdi zan, trenea, estaziyoa jun, trena, Zarautza jun ta handikan, zeatik barrena, bire hobia handikan. Ta eguna hogei duro ematen zien ta…
- A, bai? Pagatu iten zan.
- Hoixe! Bai, bai. Ta hara juten nitxanian, ba, zea, apaizak beak ematen zian bazkaia’re, ta…
- Eta…
- Oikiyan […]. Oikiyan´e urte pilluan, jai haundittan´e bai ta entierrotan, ni. Geo beste hau hasi zan arte, urte mordoxkan seittu nun bakarrikan.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!