Errenteriako karlistak eta errezoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-104-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: GER-104/022
- Kodifikatzailea: Maddi Gallastegi
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Karlismoa, liberalismoa , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
- Bueno, eta Errenterizen e... jentie eruan ebien kartzelara edo...?
- Bai, jente asko kartzelara sartu zen, baia jente horrexegaittik kanbidxe zan, kartzelara ez joatigaittik.
Ez dozu /ezu/ aittuten? ba, euren botoa zerari bota tsoiela, ta ez dakit /eztai/ noreri bota tsoiela ta, bueno, askok kanbidxe, horrexek kanbidxe eban askok. Bizkaittarra bai ordura arte, gero, ez [...]... Nire aitte bizkaittarra izan zan, ta nire ama be bai, ta nire amak Sabino Arana be ezetu eban Pedernalesen.
- A bai?
- Errosaidxoa errezaten ei eban berak, beragaz, ta kridxada eon zanien Bilbon, hamabi urtegaz edo, umiekin joanda, neska-mutiltxuekin joanda. Sabino Aranaz. Ta orduan oin baiño txikitxuaua egon ei zen
erminttatxue, ta San Antoniño [...] egon ei zen, baia, gure amak, deboziño bat euki otson... Ta gero, gero, urtiek eta urtiek eta pasa zienien, ba, moja, andrak, Barrutikoak, eta bueltako baserridxeko andrak etorten zien, errosaidxoa errezetan ta. San Antoniñori nobenia eitten, danak, e, batera, e, etorten zien.nBaia ez zien etorten, esaten daben moduen nobidxoa topetako ta. Ez. Harek etorten zien ganaduegaittik, ba ze, behi bet hiltzen bazan baserridxen, hondatu eitten zan baserridxe. Ta baserridxegaitik etorten zien. Baia, oin be danaitaikoak dekozuz ta, oin be danataikoak.
Egilea(k): zital






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!