Elgoibar (Gipuzkoa)

Emakumeak eta gizonak elizan

Emakumeak eta gizonak elizan <p>Garai batean, elizan gizonezkoak aurrean jartzen ziren, bankuetan, eta emakumeak, ordea, atzean, aulkietan. Jauna hartzea ere gizonek emakumeek baino lehenago egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai batean, elizan gizonezkoak aurrean jartzen ziren, bankuetan, eta emakumeak, ordea, atzean, aulkietan. Jauna hartzea ere gizonek emakumeek baino lehenago egiten zuten.

Transkripzioa

-Zela jezartzen zien gizakumiak eta emakumiak elizan?
-Elizan orduan zeuden bankuak, bankuak elizan aurrian eta atzian sillak. Atzian zeuden sillak. Eta bankuetan ba jeneralian emakumiak egoten zian baiña jeneralian gizonezkuak bankuetan eta silletan andrazkuak.
-Garai hartan gizonezkuak aurrekaldian eta emakumezkuak atzian.
-Bai. Gaiñera preferentzia eukitzen zeben gaiñera gizonezkuak eskumako alderdixan. Ezkerreko alderdixan emakumiak gehixao egoten zien baiña. Bai, nahasi egoten zien. Gero atzian zien sillak. Eta orduan zan ohitturia sepultura eta guzti, bakoitzak bere sepulturia, ez dakizu? Ta ba bakoitzak bere sillia eukitzen zaban eta.
-Jauna hartu nahasik edo lelengo gizonak eta gero emakumiak edo...
-Nahasik. Baiña jeneralian gizonezkuak izaten dia [azkenengo?]. Gizonezkuak eta gero emakumiak izaten zian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia