Fusilatzeak eta komentuaren eraisketa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-104-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:02:47
- Erref: GER-104/023
- Kodifikatzailea: Maddi Gallastegi
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eraikuntza erlijiosoak
Transkripzioa
- Eta Errenteriko jentie fusileu edo?
- E?
- Gernike... ai, Errenteridxeko jentie afusileu edo hil edo?
- Bai, da Forukoak pe bai, ein ebiezan. Kortan dauela gizona, esan eitson ba ze, urten eixu, urteixu kalera esan tson erderaz esango zan, soldado batek, eta orduen eroan ein bien ta gehidxau ez dabe ikusi. Ta asko, holakoak asko, e! Bonbardeoa izen zanien, akordaten naz, astoak etxera bakarrik, ta han plazan, ba ze Gerniken plazie handidxe eitten zan orduen, astelehenetan, oin be bai, baie orduen handidxaua. Ta, zerak, andrak hildde, ta astoak etxera bakarrik. Asko.
- Bidie ezeutute.
- Metrailliaaz apurtzen... hiltzen ebiezen, baju-baju, ez abien kontraridxorik iñor euki, eureri iñor ezer eitteko ta. Francok page otsoien hareri hiltzeko ta, danak, ai ene... zer izen zan ha! Mojari be, Errenteridxeko mojari be, eskaz partie, oin eskolie dau, baia orduen ez zan egon eskolarik, oin aparte bai, ta, dana bota tsoien, dana bota tsoien. Mojarik ez abien hil, ba ze, ez zien e... ez dakit ba non egon zien eurek... sotanoren baten edo egongo zien igual... baia... enei... baia... Gu be ume. Oingo neskak hamabi urtegaz, nobidxoa dekotzue, ta gu hamabi urtegaz umiek, umiek oniño. Ai, zer pentsaten dozu. Ze izen zien harek egunek. Ta beste jente asko kanpora eroan ebien. Ba ze nik ezetu naben, Gerniken familidxek, holan-holan [berde inguek eukiezenak] umiek, ba, Frantzidxera-ta eroan ebiezan ta harek hortik geratu die, harek ez die etorri gehidxau.
- Ta zuek, esan dozu, bi hiletara Gernikera etor ziñien, Errenteridxera.
- E?
- Arratzun bi hile egon ostien...
- Gu Arratzun egon giñen, baia Arratzure, Aidxa mendidxe, hara ez zien etorri.
Egilea(k): zital






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!