Zumaia (Gipuzkoa)

Kultur mugimendua; 'Centro parroquial de San Luis Gonzaga'

Kultur mugimendua; 'Centro parroquial de San Luis Gonzaga' <p>Zumaiako batzokia errekisatu egin zuten frankismo garaian, baina elizak berarentzat hartzea lortu zuen, eta <em>Centro parroquial de San Luis Gonzaga</em> jarri zuten bertan. Mutil guztiak "luistarrak" izaten ziren. Billarra, futbolina eta ping-pong-a jarri zituzten eta gazteek karta-jokoan ere egiten zuten bertan. Beste sekzio bat ere bazen: OARGI eta honek txango kulturalak antolatzen zituen. Antzerkiak ere egiten ziren. Hau mutilentzako zentroa zen eta neskak, <em>Hijas de Mar&iacute;a</em>, beren ekitaldiak aparte egiten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-005-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zumaiako batzokia errekisatu egin zuten frankismo garaian, baina elizak berarentzat hartzea lortu zuen, eta Centro parroquial de San Luis Gonzaga jarri zuten bertan. Mutil guztiak "luistarrak" izaten ziren. Billarra, futbolina eta ping-pong-a jarri zituzten eta gazteek karta-jokoan ere egiten zuten bertan. Beste sekzio bat ere bazen: OARGI eta honek txango kulturalak antolatzen zituen. Antzerkiak ere egiten ziren. Hau mutilentzako zentroa zen eta neskak, Hijas de María, beren ekitaldiak aparte egiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nik, hori, arrantza pixkat zeatuta, zuk, umiak ziñatela, kultur mugimendua herriyan ba al zeon? Ba, antzerkiya zala, musika zala, ze mugimendu zeon?
- Gu umiak giñala hemen zeonan, Batzokia zeonan lehen, eta Batzokiak zeatu in zian, Frankistak zeatu in zian, rekisatu o, beayentzat hartu ziñan. Baiña lortu ziñan eliza katolikuak, lortu ziñan hura beretzat hartzia. Ta han ein ziñan “Centro Parroquial de San Luis Gonzaga”. Orduan danok giñun, nola danok Católicos Apostólicos Romanos nola giñan danok, ba, orduan danok giñun luistarrak, ezta? Ta luistarrentzako zeonan, Batzoki hura moldatu ziñenan, ba, billarra, futboliña eta pin-ponakin, eta geo mahaiakin. Ta mahaietan hamalau, hamabost, hamasei, hamazazpi urtekuak, o hemezortzi o zaharragok, ba, mahaietan iten ziñenan porroiakin, ardo porroiakin eta jokuan iten ziñenan. Gu gazteagok billarrian edo futbolian ibiltzen gittunan, eta moimentu hori zionan. Horrek ziñenan beste sekzio bat OARGUI izena zuna, Organización Athlético Recreativa de Guipúzcoa, eta OARGUIn barruan eiten hittunan eskursio kulturalak. Ta eskursio bat noanoa, baiña zerbait helburu kulturalakin, ezta? Ba, zea ikustea, lehengo errota… este… uretako errotak o ikustea, edo… Ta holako zeak. Caballeritos de Azcoitia, Azkoitiko Kaballerituak nun eon zian, haien jauregia ikustea, haiek jakitea, haiek zer egin zuten bere garaian ta holako gauzak, ezta? Eta geo antzerkia ere bai. Eoten hunan bakarrikan… Francon garaian, antzerkiak izan behar ziñan erderaz, eta euskeraz iten ziñenan, ba, noixian behin, ba, ez dakit, lau erderaz ta bat euskeraz, o, zeoze horrela.
- Eta emakumezkuak ere eoten zian hor?
- Ez. Luistarrak hituan gizonezkuanak.
- Gizonezkuanak bakarrik.
- Gizonezkuanak, gizonezkuanak.
- Eta antzerkiya?
- Eta, antzerkia’re gizonezkuana, bai. Eta emakumiak, zean, haiek, Hijas de María hittunan kolejiyuan estudiatzen zutenak eta haiek beren antzerkiak eta beren kontuak iten zizkiñenan, baiña emakumiak bakarrikan. Osea, gizona ta emakumia elkartu ezta… bueno, bueno!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia