Kultur mugimendua; 'Centro parroquial de San Luis Gonzaga'<p>Zumaiako batzokia errekisatu egin zuten frankismo garaian, baina elizak berarentzat hartzea lortu zuen, eta <em>Centro parroquial de San Luis Gonzaga</em> jarri zuten bertan. Mutil guztiak "luistarrak" izaten ziren. Billarra, futbolina eta ping-pong-a jarri zituzten eta gazteek karta-jokoan ere egiten zuten bertan. Beste sekzio bat ere bazen: OARGI eta honek txango kulturalak antolatzen zituen. Antzerkiak ere egiten ziren. Hau mutilentzako zentroa zen eta neskak, <em>Hijas de María</em>, beren ekitaldiak aparte egiten zituzten.</p>