Zerain (Gipuzkoa)

Ogia etxean egin eta labea bizilagunekin konpartitu

Ogia etxean egin eta labea bizilagunekin konpartitu <p>Etxean astean behin egiten zuten ogia. Labea etxe ondoan zeukaten; aldameneko bizitzakoekin batera erosi zuten labe hura. Garia etxean kutxan gordeta edukitzen zuten. Ogia amak egiten zuen, normalean larunbatetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZER-002-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean astean behin egiten zuten ogia. Labea etxe ondoan zeukaten; aldameneko bizitzakoekin batera erosi zuten labe hura. Garia etxean kutxan gordeta edukitzen zuten. Ogia amak egiten zuen, normalean larunbatetan.

Transkripzioa

- Behin garia eman, etxea eaman ezkeo, gure etxen beti asten behin eitten zan ogie, labesue. Bi bizitzako etxea zan ta biok labea sozio.
- A bai?
- Bai, ta...
- Ta nun zeukezuen labea ?
- Etxe ondon kanpon.
- Kanpon?
- Bai. Halaxe zan, bai.
- Ta sozio iten zenduen?
- Ez.
- Sozio.
- Ez, ez, bakoitzek beretzako, baiño labea sozio genduken. Haiek... ogie in, bakoitzek beretzako, bere gariekin bakoitzak ahal zona. Hortan ez giñen [metitzen] ezer. Uaiñ...
- Ta ze itten zenduen ba... zer zan, bi basarrin o bi bizitzan arten pagautakoa labea?
- Bai, bai, bi bizitzan arten.
- Eta nun gordetzen zenuen etxea eamandako garie? kutxan?
- Bai. Kutxa, jeneral kutxaa. Eta, bestela, lurren utzi ezkeo beti sague eo zerbait beti izaten da eta kutxan, ya seguru eoten zan.
- Ogie zenek iten zun, amak?
- Jeneal amak, bai. Ama izaten zan ogigillea.
- Zenbat denborako ogia izaten zan?
- Asten behin itten zan ogie gure etxen, zapatun jeneal, jayeako ogi biguna. Baiño etxen indako... labekin-ta ondo indako ogie zortzi egunen‘e arten jateko ondo eoten zan, e. Gero, erretakon, etxen armario zeak egoten zien, kajoi batzuk, oremahie esaten zion; han sartzen zan, itxi ta han ez zan ezen nobedadeik izaten, ez katuik ezta demonioik ez zan aillatzen hauntza.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia