Zerain (Gipuzkoa)

Garia Zegamako errotan ehotzen

Garia Zegamako errotan ehotzen <p>Garia kanpotik ekartzen zuten hilero eta Zegamako errotara eramaten zuten ehotzera. Hainbat errotaren izenak aipatzen ditu. Errota batetik bestera, garian ez zuten alderik nabaritzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZER-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia kanpotik ekartzen zuten hilero eta Zegamako errotara eramaten zuten ehotzera. Hainbat errotaren izenak aipatzen ditu. Errota batetik bestera, garian ez zuten alderik nabaritzen.

Transkripzioa

- Ta hoi kanpotik ekartzen zenun.
- Gero, uain, entregau ta etxen jateko kanpotik ekarri behar.
- Ta errotaa noa eamaten zenduen?
- Hemen Zegamaa ta hola. Zegaman ihotzen genun, [...] ekartzen zuen.
- Zeraiñen bertan errotaik ez zeon?
- Baita, baiño hue... hemen mugan, hemen Zegamako mugan badao baserrie ta guk beti horrea. Gaiñea, gauen-ta ibiltzeko-ta hobeto.
- Ze izena zun?
- Errotak?
- Bai.
- Arakama azpikoa. Uaindi’re hor dao hori.
- Eta Zeraingok? Zeraingo errotak ze izen zeuken?
- Zeraingo errotak e, Iñurrategiza, Zerain bertakoa. Segurakoa lehen, guk leheno Seguran genun errota fijoa juten giñana, baiño hua ia aldrebexio zeon ta ez giñan juten hauntza gauen.
- Kandido, eoten zan ze esana baten o besten iriñe diferentea itten zuela ta, diferentziik eoten zan?
- Guk ez giñon holako diferentziik billatzen.
- Ez?
- Ez.
- Ez zeon e...?
- Ez, eongo zan igual, baiño guk ez giñun e...

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia