Zerain (Gipuzkoa)

Txabola konpondu, bete eta erabili

Txabola konpondu, bete eta erabili <p>6-7 urte zituela ekarri zituzten lehenengo ardiak etxera. Urbiara gerra aurrean hasi ziren joaten. Zeraingo artzain batek utzitako txabola konponduta, beren txabola egin zuten. Txabolatik neguan jaisten ziren etxera; eta neguan txabolako ateak zabalik uzten ziren, handik pasatzen zen norbaitek haren beharra edukiko balu ere. Txabola nolakoa zen eta barruan zer izaten zuen deskribatzen du. Lagun bat edo bi egoten ziren txabolan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZER-002-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

6-7 urte zituela ekarri zituzten lehenengo ardiak etxera. Urbiara gerra aurrean hasi ziren joaten. Zeraingo artzain batek utzitako txabola konponduta, beren txabola egin zuten. Txabolatik neguan jaisten ziren etxera; eta neguan txabolako ateak zabalik uzten ziren, handik pasatzen zen norbaitek haren beharra edukiko balu ere. Txabola nolakoa zen eta barruan zer izaten zuen deskribatzen du. Lagun bat edo bi egoten ziren txabolan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek, esan dezu, sei-zazpi urte zittuzula ekarri zittuzuela lehenengo ardik etxea.
- Bai.
- Eta Urbira noiz jun ziñeten?
- Urbira ya gerra aurreraxeoko urte baten; leheno beti etxe alden beheran eoten giñen.
- Gerra aurren jun ziñeten.
- Bai.
- Eta txabola lehendik zeukezuen ala in in zenduen o...?
- Txabola in in gendun. Uaindio gogon daukat, Zeraiñen leheno artzai izandako zahar batzuk ya, ni uain naon bezela, zahartuta, erretiatu ta txabola utzita zeuken, ia erorita-ta zeon, ta hura berrittu ta txabola geurea, geure izenen geuretzako in gendun txabolea.
- Ze izen zun txabolak?
- Txabolak izenik ez zeken, Muiñoko txabolea esaten zion beste ezer ez.
- Muiñokoa?
- Bai, gu Barbari-Muiñokok nola giñen.
- Eta ardik negun behera etorri ta udan eoten ziñeten han?
- Bai. Ta ordun kondizioa izaten zan, negun txabola zabalik uztekoa, jendea nezesidaden ailletzen bazan’e barrun eon zedilla.
- A bai? Eta zabalik eoten zan?
- Zabalik. Hango txabola denak —uain ez dakit, ez due ingo igual hola, baiño— zabalik uzten zien. Hango zerbaitten [...] kuidado pixkat zeukanak harri zulon batzutan-eo gorde, etxea ekartzen ez ibiltzeatio, ta hurrena atzea jun ta udaberrin atzea txabola bildu.
- Nolakoa zan txabola? Zer zeukezuen txabolan?
- Txabolan ze izango zan ba, lurrekin tapatuta. Atxurrekin lurren zohie atera ta harekin “zaa” ta… Bazien artzaiek [...] zahar xamarrak-eta oso egoki, ondo itten zuenak eta. Guk bezelakok eaman ta haik ipiñi ta.
- Eta zer zeukezuen, sue ta...?
- Sue, sue. Sue, sue, bai, sue barrun.
- Ekonomika o?
- Ez, ez. Ekonomikak gero jarri zittuen batzuk. Guk ez genun jarri, nik alde in non, ta ni besteik ez zan gure etxen artzai ibiltzen gero ta.
- Ta zer zenun su bajue o…?
- Su bajue, bai.
- Su bajue. [Ohiyaik] bai?
- Ohia, kamaiñea esaten zitzaion, bai ohia.
- Kamaiñea?
- Bai, kamaiñea izaten zan ba, ipiñi ta illarrea o, zea, garoa balin bazan igual, ipiñi ta haren gaiñen koltxoia eaman etxeti ta. Amak izarak-eta garbittuta ipintzen zigun ta […] eman ta. Ohia izaten zan, muelleik ez, jenealen, baiño bestela, etxen bezela ohia. Guk horixe… ohi onen lo itten gendun.
- Ta zenbat laun eoten ziñeten txabolan?
- Laune bat o bestela bi; anaie ta biok eta… Ya ni pixkat aillatu nitzan… ni bakarrik asko, gehienen.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia