Zeberio (Bizkaia)

Nazionalistak, falangistak eta komunistak Zeberion

Nazionalistak, falangistak eta komunistak Zeberion <p>Hiru bandera egoten ziren udaletxean: espainola, falangearena eta beste bat (karlista). Herrian baziren falangistak eta komunistak ere. Komunistek fama txarra ei zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-055 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hiru bandera egoten ziren udaletxean: espainola, falangearena eta beste bat (karlista). Herrian baziren falangistak eta komunistak ere. Komunistek fama txarra ei zuten.

Transkripzioa

-Ta hemen egon zan batzokirik edo falangien zentrorik edo Zeberion?
-Ez, falangean... Baia falangistak bai egon zirean! Bai egon zirean, eske banderak hiru egon zirean aiuntamentuen eskegite.
-Bai?
-Bai. Ze bandera?
-Bandera española eta falangista eta beste bat ez dakit zein ixiten zan. Hiru ixiten zirean egoten zianak.
-Orduan, falangistak egon ziren Zeberion?
-Bai. Eta egon zirean komunistak be, batzuk. Komunistak aukin audien ba fama txarra, ez dakit zelangoak ixingo zirean baie...
-A bai?
-Gure zaharrentzako. Guretzako ez umeak ixin gintzezan eta. Baie gure zaharrentzako bai.
-Eta egon zan hemen zentro... ba falangien kaferik edo?
-Bai, bai.
-Bai?
-Aiuntamentuen egon zan auren zentroa. Bai.
-Eta nazionalistana? Batzokia?
-Bai, batzokie, bai. Oin be badao e?

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia