"Horrek kontuok kontau in bihuz beorreri?"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Konfesatzera joandakoan lehenengo "zenbat denbora" konfesatu barik galdetzen zuen abadeak, eta gero gerokoak. Galdera intimoak egiten zituzten sarri, batez ere neskei. "Horrek kontuok kontau in biouz behorreri?" esan ei zion lagun batek abadeari. Gerora abade batek adierazi zion maitasunez egindakoa ez dela bekatua.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: ZEB-005/036
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
-Ta komulgetako konfesau ein behar izaten zan?
-Bai, bai, bai. Ave Maria purisima esan ta... Lehelango preguntau zenbet denpora dan [...] eta gero beste kontuek. Nik esaten nauen, zelango pregunteak direz horrik gauzok! Solteratan barrez! Bueno...
-Ezkondu ta gero be bai?
-Ezkondu ta gero be pregunteten, baia solteratan? Baten esan notsen, abadea, horrik kontuok guk kontau in behar doguz /bihuz/ beorreri? [...] Horrik kontuek kontau in behar direz? Danak direla pekatuek esan auen. Eta gero niri etorten jatan lehelango hilleko barikuen, abadea etorten jatan nauri bixitea eiten eusten eta komuniñoa ekarten osten. Eta neuk esaten notsen abadeari, ui zelango pekatuek horrik embarazada ta pareute.... bai zera! esan osten, “con amor” eiten dana, gustu handiegaz da “con amor queriendo”, ez dala pekatue. Ez da pekatue hori abadea? “ya estamos bien” esan nautsen, “ya estamos bien”. Ez dala pekatue esan auen. Bueno, esateko egon nintzen e? Orduen Ama Birjiñeak be ez auen ein? Esateko egon nintzen, Ama Birjiñeak be ez auen ein pekaturik?
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!