Zeberio (Bizkaia)

Gorpua ez zen elizan sartzen

Gorpua ez zen elizan sartzen <p>Hil-kanpaia jotzen zen norbait hiltzen zenean. Eurak urrun bizi ziren eta askotan ez zuten entzuten, baina hala ere jakiten zuten berria. Bi kanpaikada andrearenak eta hiru gizonarenak. Lehen hilkutxak ez ziren sartzen elizara, artez eroaten ziren ortu-santura. Gero egiten ziren elizkizunak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hil-kanpaia jotzen zen norbait hiltzen zenean. Eurak urrun bizi ziren eta askotan ez zuten entzuten, baina hala ere jakiten zuten berria. Bi kanpaikada andrearenak eta hiru gizonarenak. Lehen hilkutxak ez ziren sartzen elizara, artez eroaten ziren ortu-santura. Gero egiten ziren elizkizunak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nonor hilten zanean zelan jakiten zenduen?
-Zer?
-Nonor hil dala, zelan...
-Kanpoiatati, kanpoiatati. Kanpoiatati enteretan gintzezan, batek edo besteak. Herrien enteretan gintzezan, enteretan gintzezan.
-Zuek handik baserritik entzuten zenduen?
-Baserritik guk ez gindun entzuten baia batek edo besteak iten gindun... enteretan gintzezan herrien. Oin, Uriondo esaten jakona ez gendun entenditan, hor Bertzutenekoak bez, horrek bez. Eske handie da Zeberio, baia gauk ateetan geuntsen mezak... atetan geuntsune enteretan gintzezan. Batak edo besteak, enteretan gintzezan.
-Eta horrek kanpoiek zelangoak izeten zien?
-“Tristes” oingoak be iguak, “parecido” e? ez jataz /etxataz/ gustetan horrik kanpoiak, tristeak diez. Bi diez kanpaiak, din-daun, din-daun bi diez andreanak eta hiru gixonanak.
-Eta mutiko edo neskatille txikixena?
-e?
-Ume txikixena?
-Ume txikiena ez zan kanpaia, baie txikiena ixiten zan entierrue kantu... ekarten zeuren kantateak eta umeanak, eta oso polite umeana. Ume txikienak... zaharrenak ixiten zien tristeak. Lehelangotan ez zireanez atautagaz sartuten barrure, ez dakizu?
-Ez?
-Ez. Artez, ortusanture. Baia oin sartzean dire barrure. Ez dituzenak erretan. Baia oin partemaiorrak erre eiten dituez.
-Orduan, ortusanture lehenengo eta gero...
-Gero, elixara. Baia kanpoian azpian kanpoan paretan zan eta botaten otsien bedeinkaziño bat, abadeak berba batzukez. Eta zementeriora ezta? Eta zementerioan han zertuten zan, lurrean enterretan zien e? Lurrean danak. Gero hasi zian nitxoak eiten eta panteoiak iten. Baia gorpue ez zan sartzean elixara. Baia oin ba erretan diezenak ba [...]

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia