Milizianoek etxeko gauzak harrapatu eta hondatu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Milizianoek ganaduak harrapatu izan zituzten gerra denboran. Euren etxean ere egon ziren eta hainbat gauza harrapatu eta hondatu zuten. Eta isilik egon behar...
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: ZEB-005/030
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
-Etorten zian milizianuek eta ganaduek kuiau onenak kortatik eta hil ta jan eta horrik gauzok bai in ituezan.
-A bai?
-Bai.
-Ba zer, milizianuek kendu ganadua?
-Bai. Kuiau onenak, eta hil ta ez da pagetan ixin e? Jaten audien ta eroaten.... [...] koiu dotsienari, aurek libre aukin audien. Ostentzean, ez, holango... gu basoan egon gintzezan lez, guk baiño gehiau ikusiko audien beste askok, ze faltau zirean umeak be, batzuk burdiegaz joanda be hil zirean, bonbardeoak aukingo zituzen... baia guk holangorik ez gendun ein... Oin, Zeberion bestean batzuk joan zirean ta horrik nik baiño hobeto ingo dotsue /ingotsue/ entrebistea, pentsetan dot. Nik baiño hobeto.
-Eta esan dozu hori, milizianoak eta... zuen etzean be biziten egon zien?
-Bai, bai, egon ziran ta gero apurtu eiten ituezan muebleak eta trastornau eiten ituezan. Eta gero manta ona badekozu paketau eiten audezan aurek basoan lo iteko edo. Horrek gauzok guri be bai ta besto batzuri be bai... askori in otsien horrik gauzok. Ta txarrikeri asko itxiten audien etzean. Aurek, aurek okeleagaz ta aurek ondo ibilten zien, guri nahi hareri nahi horreri, guztieri. Aurek eukiten auren karnizerue, aurek mutillek, milizuanuek, ta hil ta zeure kortan ber-bertan ta ixilik egon behar da /behada/, ostantzean tiroa emoten dotsu. Ixilik. Gu txikerrak ixin gintzen, bueno nik hamalau urte euki nauen e? Orduen. Eta bueno ba nik hainbeste ez, baia gure etxekoak, aitek eta amak, euken horren penea, ganadue eurek saltzekoa hil in dauren. Ez dau dirurik. Eta mesedez ta mesedez. Ez, ez, baia ez dotsue kasurik eiten. Ixilik egoten ez bazara, bum! Botaten auren tiroa gorantza, ixilik egoteko. “Y a callar”.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!