Pasaia (Gipuzkoa)

Soldaduen errukia

Soldaduen errukia <p>Soldadu batzuek behiak eraman nahi izan zizkieten, baina azkenean ez zituzten eraman, familiak haien behar handia zeukalako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadu batzuek behiak eraman nahi izan zizkieten, baina azkenean ez zituzten eraman, familiak haien behar handia zeukalako.

Transkripzioa

- Ta zuei e arkumerik eta edo?
- Ez genun arkumeik eta guk.
- Oillaskoik eo kendu zizueten?
- Batek hemendik eaman zittun behiak martxan hartuta. Behiak eamaten baziguten eta Andreko, beste baserrian andria alarguna zen eta hua're etorri zen, ume guziyak osea pelikula, pelikula; ez eamateko, dena nearrez ta bueno, joan zien. Behiakin ze ingo zuten ez zuten ezer eingo, behiak eamanda ze ingo zuten behiakin, kanpon utzi nonbaite? Biño, denboa gutxi zen e, biño gutzako tristia zan ta batik bat taka-taka, dirua ta umiai. Nik oain askotan pentsatu izan dut tartian, denak haundiak badia [sartzen ze] etxe barrenian. Biño gu [atera] iten giñan, hoi bai e, "contra la pared, contra la pared!" esaten zuten horkuak eta gu paretan ondon. Hoi bai, pareta ondotik joaten giñan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia