Hondartzako giroa
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Zurutuza
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: ZAR-120/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Eguraldia, ilargia eta mareak , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza
Transkripzioa
Hondartza beti bezela polita izan da. Han egoten ziran kaxetak eta baiño… baiñoko erropak alkilerrian. Aberatsak baiñaderuakin baiñatzen ziran, eta gero kaxetara joaten ziran aldatzera. Gu nola ez giñan aberatsak, neska-kuadrilla joaten giñan goizeko zazpiretan moilla baiñatzera. Toldoak ere aberatsak jartzen zituen, baiño bazan seiñora aberats bat, Unzurrunekua esaten ziyoten. Harek toldo handi bat jartzen zun, zuan, Zarauzko ume danentzat.
Leno Munua ez zan oain bezela, eta hondartzan bajatzen, baja… bajadan, arranpalak ziran. Egun batean itsasoa oso txarra eta hasarria zeon, arranpalan iyo, eta goitik behera Ipar kaletik Musika plazaraiño jetsi zan. Nahiko zakar ekarri zuan.
Egilea(k): Idoia Zurutuza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!