Zarautzen arrandegia jarri
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-112-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Leire Silban
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: ZAR-112/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
- Ta hemen ze lan egin dezu? Ze lan mota egin dituzu Zarautzea etorri ziñanetikan?
- Ba, ezkondu nitzanian, ba, etxekolanak. Ta geo, gizonak ekartzen jornalakin ezin aillatu, pobre, ta neuk beste illoba batekin arraindeya jarri nun. Ta arrai-saltzen, eta geo arraya saltzen ta pixkat bizitzen hasi giñanian, gixona hil. Ta gixona hil ta geo, ba, lan asko in bihar: goizian lau t’arditan jaki eta zortzirak arte ofizina garbitzen, ta zortzitan plazaa... ta lan asko in bihar.
- Horixe. Orduan zuk lan asko in dezu? Zein dezu gehiena gustatu zaizuna hola?
- Nik kaleko lana nayo baserrikua baiño.
- Bai, baiña arraindeya o neskame o ze nayo dezu?
- Arraindeya, nere kontua. Hua iñork ez zian agintzen, ta neskame seiñorak aintzen zuen.
- A, hark iten zun guztiya in bihar?
- Bai, ba.
- Ta oain zer moduz bizi zea? Gustoa o?
- Oain ondo, oso ondo, baiña oain zahartu in naiz; ta orain jaten badet, gaixotu iten naiz. Ta gustatu iten jaten. Ta ibiltzen nekatu. Ta, oain ondo bizi naiz. Baiña nik hau lehen ber nun, gaztia nitzanian, ondo bizitzia. Oain akabo!
Egilea(k): Leire Silban
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!