Zarautz (Gipuzkoa)

Gernikako bonbardaketa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-112-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra garaian, Lezaman egon zen lanean neskame. Eta handik ikusten zuen Gernikatik ihesi zebilen jendea. Gernika bonbardatu zuten egunean zer egin zuen kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra denboran non zeunden? Nola jakin zenuen Gernikan gertatutakoa?
- Gerran... ba... gu, Bilbotik ni neskame neon seiñorak eta bildurtu, ta Bilbotik jun giñan Lezama. Lezaman... Etxe, etxe batea ta han bizi giñan, eta han, ba, ikusten gendun Gernika nola pasatzen zian jente dana burdiyakin, ta beyakin, ta oilluakin ta dana; gaixuak, umiak eta karruan. Ta danak ibiltzen zian, ta gure pena!... Danak ihesika, danak ihesika, eta geo esan zuen, ba, Gernaika bonbardeau zuela. Ta geo Gernikan gauian ikusi gendun sua, suan resplandoria ikusi gendun, eta ene... dana bildurtuta Gernika dana erreta, sutan zeola, ta gure familiya, ze nola astelehena zan, astelehenian danak juten zian ferira eo plazaa gauzak saltzea. Ta nik esaten nun “ene... nere ahizpa jungo zan,e ta han harrapatuko zun”, ta nere kezka zer zan han zeozer pasako zitzakoan. Ta gero in nun, seiñorak esan zian, ba, juteko, juteko oiñez juteko, ta nola jungo nitzan oiñez? Ta, ba, letxerua zegola goizeko bostetan Lezamatik Larrabezuaraiño, letxerua zeola, letxero hartan jun nintzan, Larrabezuan zeola letxerua. Ta Lezamatik Larrabezura jun nintzan oiñez goizeko bostetan; ta geo Larrabezuan hartu nun, zea, letxerua ta jun nintzan Morgaraiño letxeruakin. Ta gero Morgan, letxeruak utzi zian Morgan; ta ez nekin nundik jun, ze illuna zeon, oaindikan seirak eo, ta illuna zeon; ta in nun, ba, bildurtu, baten baten txakurrak edo zaunka in ta gizonen batek lapurra naizelakuan tiro botako ditelakuan, eta eguna in arte sagar baten azpian egon nintzen. Ta geo eguna in zunian, ba, baserriyan aurrian bidetxu bat ikusi nun, ta handik tapa-tapa-tapa bide txiki batetik tapa-tapa-tapa jun nitzan Errobeitira. Errobeitin ahizpa nakan ezkonduta, eta hua bixitatu nun, ta kuiñaua moruak ez dakit ze in ziyoela, ta bai in ziyoela, gaixo zeon. Ta geo handik jun nitzan etxea, eta etxean billatu nun ama ta ahizpa. Geo esan niyon amai: “Ama, zeñek daka errua Gernika erretzia?”, ta “Ez dakit, ume. Gure jaungoikoak indako lelengo herria Euskal Herriya da” esan zian amak. Eta geo, ba, holaxe eon nitzan han egun batian, ta atzea atzea bueltatu, ta Bilbora jun nitzan.

Egilea(k): Leire Silban

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia