Zarautz (Gipuzkoa)

Zarautzen arrandegia jarri

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Zarautzera etorri zenean, senarraren jornala nahikoa ez zenez, arrandegia ireki zuen. Etxeko egoera ekonomikoa hobetu zenean, ordea, senarra hil zen, eta lan asko egin behar izan zuen. Gehien gustatzen zaiona inork berari ez agintzea da. Orain ondo bizi da, baina osasuna ahuldu egin zaio.

Transkripzioa

- Ta hemen ze lan egin dezu? Ze lan mota egin dituzu Zarautzea etorri ziñanetikan?
- Ba, ezkondu nitzanian, ba, etxekolanak. Ta geo, gizonak ekartzen jornalakin ezin aillatu, pobre, ta neuk beste illoba batekin arraindeya jarri nun. Ta arrai-saltzen, eta geo arraya saltzen ta pixkat bizitzen hasi giñanian, gixona hil. Ta gixona hil ta geo, ba, lan asko in bihar: goizian lau t’arditan jaki eta zortzirak arte ofizina garbitzen, ta zortzitan plazaa... ta lan asko in bihar.
- Horixe. Orduan zuk lan asko in dezu? Zein dezu gehiena gustatu zaizuna hola?
- Nik kaleko lana nayo baserrikua baiño.
- Bai, baiña arraindeya o neskame o ze nayo dezu?
- Arraindeya, nere kontua. Hua iñork ez zian agintzen, ta neskame seiñorak aintzen zuen.
- A, hark iten zun guztiya in bihar?
- Bai, ba.
- Ta oain zer moduz bizi zea? Gustoa o?
- Oain ondo, oso ondo, baiña oain zahartu in naiz; ta orain jaten badet, gaixotu iten naiz. Ta gustatu iten jaten. Ta ibiltzen nekatu. Ta, oain ondo bizi naiz. Baiña nik hau lehen ber nun, gaztia nitzanian, ondo bizitzia. Oain akabo!

Egilea(k): Leire Silban

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia