Zarautz (Gipuzkoa)

Euskara Zarautzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-112-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zarautzen beti egin izan da euskara asko, baina orain gehiago, eskolan ere euskaraz ikasten baita. Bizkaitarra izanda, ondo ikasi du Zarauzko hizkera, senarrak eta koinatak erakutsita. Barre egiten zioten bizkaiera egiten zuenean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dezu, orduan, eboluzionatuz jun dala. Eta euskera’re bai?
- Euskera? Ez dakit, nik gutxi entenditzen det euskerakin. Baiña nik ez dakit, euskeraz Zarautzen beti in izan da asko, beti in da. Oain gure umiak txikiya zanian baiño oain geyo eiten da euskeraz asko’re. Ze gure umiak txikiya zanian, gutxi hitz eiten zan euskeraz. Hermanuetan ibiltzen ziran gure mutillak, eta Hermanuetan dana erderaz eiten zan. Eta guk euskeraz eiten gendulako etxian, ba, euskeraz ikesi zuen. Baiña oain euskera geyago eiten da lengo aldian.
- Oain euskera iteko, hola, libreo dia ez? Leno, adibidez, hor Hermanotan ta hori dana erderaz in berko zuen?
- Dana erderaz egiten zuen.
- Ta oain ikastolakin ta askoz hobe ezta?
- Askoz hobe, oain euskera geyago.
- Aizu, ta euskeraz hitz eiten, zu Bizkai aldekua zea, ta nolatan ikasi zendun gipuzkera horren ondo hitz eiten?
- Ez det ondo eiten gipuzkuan nik oaindikan.
- Bai...
- E, oindikan ondo ez det egiten gipuzkoako. Baiño neri iñok esaten zien: “Zu ze, bizkaitarra al zea?”; ta “Bai”; “Ba, ez dezu ematen bizkaitarra. Zuk euskera ondo iten dezu, hemen bezela iten dezu” esaten zien ta. Bai... baiña ez dakit, gixona hemengua nun, ta gixonakin ta. Geyena ikesi nun koiñatakin ta gizonan amakin, ze hoiek hemengo hizkera eiten zuen, ta erderaz ez zekiyen hoiek, koiñatak eta zeak ez zekiyen erderaz, ta guk erremeyo gabe euskeraz. Ta koiñatak nei gaizki hitz eiten nunian, bizkaitar bizkaitar hitz eiten nunian, koiñatak burla iten zian: “Hori hola ez da esaten, hola esaten da”.
- Orduan ikasi in ziñun?
- Klaro.
- Ez burla egiteko.
- Eske, ez, ba. Neri koiñatak esaten “Hori hola ez da esaten, hori hola esaten da”. Horregaitik geyo ikesi nun nik, ze hoiekin ez zeon erderaz egiteik. Nik gixonakin erdera asko eiten nun lelenguetan, haik eta ikesi arte, ze ez niyon entenditzen.

Egilea(k): Leire Silban

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia