Zarautz (Gipuzkoa)

Kuadrilletako giroa

Kuadrilletako giroa <p>Tabernetan kuadrillan abesten zutenean rantxera eta tangoak abesten zituzten. "Tximista" taldekoak eta "Aitzakia"-koak nortzuk ziren. Lehenago errazago konfomatzen ziren, eta laguntasun gehiago zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-031-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tabernetan kuadrillan abesten zutenean rantxera eta tangoak abesten zituzten. "Tximista" taldekoak eta "Aitzakia"-koak nortzuk ziren. Lehenago errazago konfomatzen ziren, eta laguntasun gehiago zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Umetako kantik eta zeoze gogoratzen al dezu? Umetan hola?
- Elizako kantak.
- Elizako kantak, bestela ez.
- Ez, guk ez. Nik gaztetan ta, kuadrillak eta kantatzen zuenian ta, rantxera ta kantatzen zan orduan asko tabernetan ta, joño. Tanguak eta, bazian eokiyak, e! Zea, Juanito Illarramendi ezautzen dezu? Hoiek eta, kuadrilla hori, Agustin Primo ta, kuadrilla hori, hoiek zian Tximistakuak. Tximista deitzen dia hoiei ekipua fubolian ateatzen zian ta, Tximista. Ta bestia, Iñaki Murua ta horiek, Aitzakikuak, Aitzaki zan fuboleko zea, ekipua zuen hoiek. Ta hoiek biyak bakarrik ziaben hamen. Ta, kantatzen, joño! Ta geo hemen, Felipe Zubiaurre ta habek 'e oso onak zian kantatzen. Alaia oso, konformatuo giñan orduan. Danok berdiña giñan, ta, ze. Bizikera aldatu in da asko, Jesus! Zan dana orduan hoixe, launtasun haundiya zion, launtasun haundiya. Ta politikak 'e ez zun hainbeste eragin. Gerra bukauta 're, alkarrekin ondo etortzen giñan, bai batekuak ta bai bestekuak.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia