Zarautz (Gipuzkoa)

Umetan pleurarekin gaixoturik

Umetan pleurarekin gaixoturik Neskatoa zenean anaiaren bizikletarekin ibiltzen zen, baita euripean ere. Azkenean, gaixotu egin zen pleurarekin eta hamabost egunean ohean egon zen. Linaza eta mostazarekin egindako kataplasma jartzen zioten sendatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-028-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Neskatoa zenean anaiaren bizikletarekin ibiltzen zen, baita euripean ere. Azkenean, gaixotu egin zen pleurarekin eta hamabost egunean ohean egon zen. Linaza eta mostazarekin egindako kataplasma jartzen zioten sendatzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esaten dizuten dana busti. Ta geo anaiak zakan bizikleta, karreristak eukitzen zun bezelako, zea behera duena. Ta hemen hola dana libre zeon, hura hartuta beti bizikletan ni, beti bizikletan ibili in det. Kimua jotzen ai nitzan eta, e, hura in ta geo 're dana bustita etorri, eta eskolatik etorrita beti, benga ta benga ta. Geo, eskolatik etorri ta beti bazkaitako beti pronto jartzen omen nitzan. Eta etorri ta, danba!, ta ohian etzaten omen nitzan. Eta "etorri hai jatea!", ta, "ez dakat, ba, gogo haundiikan", ta. "Etorri hai jatea!". Ta esan zien, "bueno, Don Leandroi deituko zionau", ta. "Ez, nik Anetxun aita nahi det", Zinkunegi, "Anetxun aita nahi det". Eskolan Anetxu, ta, meikua zun aita, ta, "Anetxun aita nahi det nik". Eta bueno, "ba, ekarriko deu". Ta bueno, pleura, pleura o nekala o ez dakit ze. Hamabost egunian deskantsuan eukitzeko. Ta hamabost egunian euki eta pixatzea eramateko, gizendu in behar nula. Eta kataplasma jartzen zien. Hor ez zan ez injekziyoik eta ez ezerre. Jaten ondo emateko ta fruta 're emateko.
- Zer zan hori, kataplasma?
- Linaza ta mostaza. Osea ke, mostazakin kataplasma hola paiñuan bitu, eta hola zea bota geo linaza pixkat. Hementxe, ezkerraldia nun, eta geo jartzen zin kataplasma hori, ta "oso ondo dijua, e. Ya sendatu da, baiño beste hamabost egun... Txikiya ta da, eskola jun ta jolasian ta izarditu ta hoztu ingo da, ta berrizkatu ingo zako ta, zean, ta". Ordun komedorea jun ta, "ze, esan diazu garbi, e, noabaitea moitu behar baldin...", "ez, ez, lasai, e, lasai". Ta geo amak eraman zian, zein zan meiku hura? Geo 're jun nutzan ni, [...] izan naiz ta beti jun iten nitzan, urtian behin.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia