Zarautz (Gipuzkoa)

Oheko arroparekin Zalbideko garbitokira

Oheko arroparekin Zalbideko garbitokira <p>Salbideko garbitokira joan izan da. Batzuek leku finkoa izaten zuten. Etxean xaboitzen zuten arropa eta garbitokira aklaratzera joaten ziren. Zenbat oheko arropa egoten zen garbitzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-028-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Salbideko garbitokira joan izan da. Batzuek leku finkoa izaten zuten. Etxean xaboitzen zuten arropa eta garbitokira aklaratzera joaten ziren. Zenbat oheko arropa egoten zen garbitzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zalbideko garbitokia ezautu al zenun?
- Bai, jun 'e bai izandu naiz.
- Ta nola gogoratzen dezu?
- Ba, Jesus, Maria! Han bazeben batzuek beti toki bat behar zuenak. Haiek errespetatu in behar zian, porke hango garbiya. Bestiak jaboia kendutzen ta, jaboi hura hartzeko ez zebela, ta. [...] tokiyan, bai, askotan juten giñan. Baiño itxian jabontzen gendun guk dana, e. Gendakaun mahaian jartzen gendun sinkazko zea bat, hola. Eta han jartzen zan erropa dana, eta, han dana jabontzen zun amak. Amak dana jabontzen zun, ta nere ahizpa zaharren honek hartzen zun zean, goian horrela. Nik txiki bat hartzen nun, baiño.
- [...]
- Bai. Aklaratzea juten giñan gu. Han, bertan juten zian jabontzea hamarretik betzi, dana bertan iten zituen. Eta, klaro, ba al dakizu ze pasatzen zan? Langilliak mekanikuak eta zianenen erropak, haiek zikiñ asko, ta jendiak haien onduan nahi ez eon. Guk dana itxian iten gendun, e, aklaratzea juten giñan. Geo ya labadora zea hoietakua zeatu zanian, aklaratzeko eo zeatu giñan, baiño dana itxian. Eske, hiru pixu prepaatu behar izaten gendun. Betzi ohi, hamar matrimoniyuakin jotzen gendun, eta gaiñea, siheska jartzen gendun. Koltxoi hoiek danak dinbili-danbala, dinbili-danbala, ta danak arrotu ta in behar izaten giñun danak. Eta manta guztiyak eta sobrekama guztiyak eta, han, beste hoientzako erropa dana jartzen zitzakoen, [...] eta danak jartzen zitzaixkioen. Oaiñ ez, oain erropa beak ekartzen duela askok. Batzuek erropakin 'e bai, baiño ordun dana jartzen zan.
- Ze giro eoten zan han? Zera, Zalbideko garbitoki...
- Han, ondo! Nik ondo ibiltzen nun. Baten batzuk bazian pixkat raruak zianak, baiño ez, ez, ez, ondo. Ni, ni behintzat juten nitzanian oso ondo. Ez dakit garaia hartzen gendun, o eguna hartzen gendun, o zer, ba, askok izango zun ohitura igual astelehenian bertan dana iteko, ta.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia