Asti inguruan tabakoa ereiten zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-027-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 06a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: ZAR-027/009
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Natura » Meteorologia
Transkripzioa
- Ta hau, hemen Sakoneta baserriyan, hemen Asti inguruan orduan, nola gogoratzen dezu umetan, e, inguru hau?
- Bai, inguru hau ba, dana oso behian zan eta uholde haundiyak, ebite haundiyak iten zitunian ba, ujalak harrapatzen zitun asko.
- A, bai, e?
- Bai, ujalak harrapatzen zitun asko. Eta, orduan ba, tabakua ereiten zuen hor kanpo futbol alde hortan, tabakua ereiten zuen eta oain txiringitua daon hortan ba, zea zan, sekadora [...] deitzen ziyoen pabelloi haundi bat, ba, tabakuak sekatzeko ta, bai, tabako asko eiten zan. Eta, geo ba, aizu, tabakuak kendu zianian hor beti herribeherak Astikuak zian, Asti basarrikuak zian herribehera asko hor, eta ba, urak asko hartzen zitun. Eta...
- Gogoratzen al zea zuk hola, uholde haundin bat, edo?
- Bai, ni akordatzen naiz behin ba, herribeherak kanpo fubolian herribeherak zian, soro haundi xamarrak zian eta izugarrizko euritia ein zuan. Eta hor goian Ibaita, eta hortxe setienbre aldea o hola zan, eta sagar urtia zan han ta izugarritako sagar pillak ekarri zian goitik behera etorri zian urakin, egurra ta abarra ta. Akordatzen naiz ba, sagarra jasotzen ta nola ibili giñan, ba, aita "sagarra jaso behar deu!" ta, hoiek akordatzen naiz. Ta geo ba, hor, Barrentzo azpi hortan, Sakeletxeko baserriya ta, hor berriz txalupakin 'e asko ateatzen zian, uholdia etortzen zanian eta marea iyotzen zanian, urak iyotzen zian eta orduan ba, txalupaz ta ateatzen zituen ganauak eta ta, bai, bai, bai, bai, bai. Oso beheian zan. Oaiñ ere, oaiñ ere, hor behian etxe txiki batzuk daude, ez? Bi etxe, ta ura, baria danian ta euriya asko-asko iten dunian, holako ebite haundiyak ez ditu oaiñ hola iten, lehen bai bezela baiño, ura dexente iyotzen da hor, e! Ura... zakarra ta abarra dao hor, baiño ura asko sortzen da hor, bai.
- Galera haundiyak orduan, e?
- Bai, orduan bai, hoixen, hoixen, bai, bai, bai, bai, bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!