Eskoriatza (Gipuzkoa)

Lihoaren inguruko azalpenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Lihoa (linua) udaberrian erein eta maiatzean ateratzen zen. Lan asko izaten zuen. Liho-belarra ateratzen zenean, osinean sartzen zen, uretan. Harri-losa bat ipintzen zitzaion gainean, hondoratuta egon zedin. 15 egun inguru bertan egon ondoren, poliki atera eta eguzkitan zabaltzen zen. Lihoa jo. Liho-belarra lotu, ihartu zedin labean sartu eta gero trangatu egiten zen.

Transkripzioa

- Liñue, ba, lehenau erain eitten zan holako […] batzuk. Ba, eraitten zien urebarrixen eta gero San Pedruetan edo maietzien edo San Pedruetan atara. Liñue badakitzue zer dan? Ez dotzue jakingo…
- Ikusi barik daukou, entzunde asko baiñe… esplikaizu.
- Bedarra da mehia, holan alturakuek, arranketako oso samurrek die ta harekin telie eitten zan, ixarak eta kamixak be bai lehenau ta danak. Eta horrek lan asko dako liñuek, lan asko.
- Lan asko?
- Bai. Esplikau… Berba ezin dot ein ondo ta… Eta erain eitten zan lehelengo,
- Atara!
- Ixo!
- Lehenengo erain ein biherko zan…
- Atara!
- Calla! Atarateko erain ein biher da lehelengo.
- Atarateko erain ein biher da!
- Bai.
- Klaro!
- Ta gero [hareik] hazixa apartau. Holako tabla bat egoten zan holako hortz batzukin. [Hareik] hazixa apartaten jaten, ta ha hazixe, ba, erain eitten zan [gero]. [Etara]. Gero ha geraketan dan bedarra eruten zan osiñera. Osiñie da —hor daukou guk be osiñie— zulo bat, holako zulo haundi bat
- Zulo haundixe?
- Bai. Dana uretara botatzen zan. Ta liñuak zela gora eitten euen [zezpalen] moduen, ba, zerak, harri-losa batzuk botaten gontson gaiñien, [hondarrien] egon dein. Zortzi-hamar bat egunien hantxe egoten zien ta gero atara, nahastu barik, e! Kurioso-kurioso-kurioso. Ta zelaixen zabalketan zan luze-luze holaxen, ta ha kurioso gero batu eitten zan. Ta ha gero eguzki-eguna dauenien eguzkittan ifini ta jo eitten zan hazixe.
- Sikatu ondo…
- […]
- Zuztarrak…
- Hak gero…
- Ixo! Ixo! Zu ixilik ezin egon! Zuztarrak mazuaz joten otsien ta kendu hori, zuztarrak, ta hareik zerak, bedarrak, lotu eitten zien madejak, madejak ein… ta gero [liñu guztie] eitten zan. Haik gero trangau eitten zien.
- Trangau?
- Laba-sue eitten geuenien hor, ogixek atara, labie epel-epel egoten zan, ta han sartzen gittuen ta berotan daazen bittartien gero trangau. Trangie ez dozu jakingo ze dan…
- Badakitzue zer dan trangie, nik esango… ni ibilitte nao, gaiñera.
- Bai, neu be ibilitte nao.
- Trangie da, ba, horreik gogorrak egoten die, […] izengo balitz leetxe.
- Bai, txaka-txaka-txaka…
- Eta trangie izeten da, holan artazixen moduen, baiña ebai ez dau ein biher, ein biher dau zapaldu.
- Bigundu.
- Bigundu, bigundu. Ta han traka-traka-traka, pasaixaz, pasaixaz, pasaixaz eitten da bigundu-bigundu, bigundu-bigundu.
- Bai, hau da liñue ta traka-traka-traka trangie joten jako ta bigundu eitten zan.
- Hiru bat zera eukitten dittu…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia