Zarautz (Gipuzkoa)

Emakumerik ez zen sartzen tabernetan

Emakumerik ez zen sartzen tabernetan <p>Ezkondu arte ez zen inoiz tabernan sartu. Ez zegoen ondo ikusita, gainera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-017-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkondu arte ez zen inoiz tabernan sartu. Ez zegoen ondo ikusita, gainera.

Transkripzioa

-Taberna giruan-eta noiz hasi ziñaten emakume bezela sartzen tabernetan-eta?
-Ez, ez. Ni ezkondu arte ez.
-Ez, e?
-Ez. Ezkondu arte ez. Ni ezkondu ta geo bai. Ohitura haundiya gendun mezeta jun ta mezetatikan erten ta aperitibua hartzia.
-Zenbat urtekin hori?
-Ba ezkondu nitzan hogeita lauekin.
-Hogeita lau urte arte taberna zapaldu´re ez.
-Bueno… ez… Zergaitikan zerbait –o limonadan bat o– hartu bagenun, hori izaten zan gehienetan, ba, Iñurritzan, San Pelaiotan ta, horrela. Puestuak-eta nola jartzen zituen... Hola. Bestela taberneta… ez. Noiz o noiz, nik nobiyua... nobiyotan, noiz o noiz igual, limonadan bat hartzea o... Korderitorea, gure etxe aurrian nakan ta. Hola igual bai e, baiño ez, bestela ez, ez, ez, ez. Ez zeon ondo ikusiya, gaiñea… Ez zeon ondo ikusiya, ez, ez. Gero behin ezkondu ezkeo, bai. Bai, orduan, gaiñea, talde haundiya giñan ta taldeka ibiltzen giñan ta... bai. Ta ni zarauztarrakin ezkondu nitzan. Oseake ya lehenotik ezautzen giñan. Zarauztarra, gurasuak´e zarauztarrak ta aitona ta amona-ta re zarauztarrak. Oseake...

Egilea(k): Diego Salvador Garcia (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia