Bergara (Gipuzkoa)

Hileta-elizkizunekin zerikusia zuten ohitura zaharrak

Hileta-elizkizunekin zerikusia zuten ohitura zaharrak <p>Ohitura zaharrak. Manta jasotzea, urtebetera egiten zen. Hamarretako berezia egiten zuten emakumeek egun horretan. Mezak. Arando tabernan egiten ziren meriendak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-146-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ohitura zaharrak. Manta jasotzea, urtebetera egiten zen. Hamarretako berezia egiten zuten emakumeek egun horretan. Mezak. Arando tabernan egiten ziren meriendak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hamalau hillabete pasautakuan, ba, ya haura jasotzia izeten zan. Ta orduan izeten zan andrena, andren kontua haura, e? Hamarretakua. Hamarretakua emoten zan.
- Hamarretakua, hamaiketakua…
- Edo hamaiketakua edo dana dala. Meza ostian, ze emoten zan nahi dozu esatia?
- Esan! Goguan dakazu?
- Ba, ipintzen zan ardau zurixa eta ranziua. Ranziua esaten jakon, ardau goxua, goxuai ranziua. Harek bixak. Gero ipintzen zien intxaurrak, gaztaia eta opillak. Opillak, holako opil zabal batzuk, ya espezialak eitten zittuen hortarako.
- Eta bizkotxo-zapatillak.
- Eta gero bizkotxo-zapatillak. Bizkotxo-zapatillak, badakizu? Hor egoten dia pegauta, hola —Eibarren ez dao ohitturaik?—, hola, tira batzuk papelak ta, hola, pegauta bizkotxuak; sei bizkotxo-edo bakoitzian. Hemen ohittura haundixa. Ta gero, horrek be bai ipintzen zien. Ta pentseizu zelako hamarretako ederra dan. Haura andrena izeten zan bakarrik.
- Andren ohitturia bakarrik.
- Eta gero, urtia betetzen zanian, ba, aurretik —hamalau hillabete da hori, baiña aurretik—, urtia izeten danian, anibersarixua izeten zan goizeko zazpiretan mezia. Ta gero, emoten zan txokolatia. Baiña txokolatian aurretik, koñak eta anisa ipiñi mahaixan, kopatxo bana, eta gero, panpota esaten jakon hemen. Ez dakit han ohitturaik daon.
- Zer zan hori?
- Ez, oin ez da hemen be ikusten, e? Baiña izeten zien armozutarako panezillo batzuk, baiña espezialak.
- Fotak bai, baiña…
- Bai, fotak.
- Hemen panpotak esaten jako.
- Hemen panpotak esaten jako. Ba, horrek. Ta holako bana ipiñi, eta gero, txokolatia ta [bolauaz urakin].
- Bolaua badakizu zer dan?
- Bai.
- A! Bai? [Bolauaz urakin] txokolatia zerbitzen zan. Ta hori. Horrek, ba, gauza asko. Oseake, taberniak gauza askokin lana eitten zeban. Hor…
- Bai. Oseake, inguruko basarrixetatik be…
- Hamen alderdikuek, e? Beste alderdikuek ez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia