Gernika-Lumo (Bizkaia)

Eriabarrenako merkataritza

Eriabarrenako merkataritza <p>Hainbat, denda, taberna, jatetxe hotel... egon ziren Eriabarrenan. Astegunez aterki-konpontzaileak egoten ziren eta baita "txarlatanak" ere gauzak saltzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hainbat, denda, taberna, jatetxe hotel... egon ziren Eriabarrenan. Astegunez aterki-konpontzaileak egoten ziren eta baita "txarlatanak" ere gauzak saltzen.

Transkripzioa

- Ta hor zuen kalien, egon zien dendak edo tabernak-edo?
- Bai. Hor kalien, hor Erixebarrenien? Bai dendak: farmazixe, konfitterixe gure parientiena ta ferreterixe be bai. Hotela be bai, Zimela. Osea, tabernie ta gero, jaten emoten eben lehenengo pixuen ta dana egon zan hor, hor zerien. Bai kale inportantie izen zan. Ta gero astelehen guztixetan, ferixe ganaduena. Ta hantxe egoten zien gero, astegunien egoten zien hantxe ezkiñetxu baten, paragueruek. Osea, arregletan guardasolak-eta. Hantxe, hantxe egoten zien paragueruek. Ta gero etorten zien astelehenetan, horrek txarlatanak saltzen geuzek. Ta baserriko guztixek hantxe, eureri ikusten. Kotxien etorten zien ta hantxe planteute: “A ver, esto por un duro. Por no sé cuántos. Tal”-ta. Txarlatanak. Ta baserrikoak: bueno, horixe, horixe gure dot /gurot/. Ta bueno ba, “venga, por un duro, esto, tal, tal-ta. Esta manta esta sábana, todo esto un duro-ta”. Hor, saltzen. Ta baserrikoak hantxe, ha begire danak, grupo asko, e! Baserri asko, haretxeri entzuten ta gu be bai igual, txikitxuek izen giñenien, hareri astelehenetan. Horixe izen zan Gernike, astelehenetan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia