Legazpi (Gipuzkoa)

Esnea banatzeko ardura hartu zuenekoa

Esnea banatzeko ardura hartu zuenekoa <p>Pilar esnea saltzen ibili zen 28 urtez. Bera baino lehen, esnezalea bere koinatua zen; Santu Guztien eguneko prozesioan, baina, hil egin zen. Pilarrek esnea banatzeko ardura bere gain hartu zuenekoa kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-058-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pilar esnea saltzen ibili zen 28 urtez. Bera baino lehen, esnezalea bere koinatua zen; Santu Guztien eguneko prozesioan, baina, hil egin zen. Pilarrek esnea banatzeko ardura bere gain hartu zuenekoa kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Pilar, zu esne saltzen´e ibili zinen.
-Bai! Hogeita zortzi urte.
-Nun ziñela? Urretxun bizi ziñenen?
-Esne saltzen ni hemen, ezkondu ezkeo! Geroztik. Hemen pasatzen zan, lehenengo letxeroa geure koiñadoa zan. Ta hura Seguran... Parientek zeuzken haik, ta prozesioa ostirala santu egunen, famatue izaten zan. Eta geu´re han izango giñen lana tokau ez balitzaku. Koiñatak esan zigun /esantziun/: "Preparau atsaldeako ta zera ta autobusekin Segura goaz". "Ai, baiña gu ezin gaur jun" ardikin bagendun zerbait! "Zeba?" ta "Ai...","Ba gu bagoaz ba, nahi baezue etorri prozesio ederra ikusiko dezue /ikusikoezue" ta "Bai, baiño...". Jun die, ta obran eren pariente horik, ta hori ikusten ai diela balkoi ta guzti eroi ta seko geldittu zan gizon hori. Eta haik eamaten zittuen hemen daneko esnek haik eamaten zittuen, Oñatia. Lehen-lehen zeara ematen omen zittuen, Altsasura eamaten omen zittuen hemengo esnek. Eta, gero, harek eamaten zittun; haren gizonak, jakiñe, hura diariokin zeon ta, egunero etorri behar zon, ba, harek eamaten zittun Oñatia. Baiño geldittu zien esne danak […].
-Ta nun eamaten zittun?
-Diarioa zeon goizetik, goizen etorri zortziretan eta eguerdiko korreoa hartu eta atzea juten zan, ta ordun, bittuz-bittuz jun itten zan.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia