Maria Pilar Galparsoro Andueza
Brinkola auzoa; Legazpi (Gipuzkoa) (1921-2012)
Biografia
Legazpiko Brinkola auzoan jaio zen 1921ean; eta eskolan han ibili bazen ere, umetan Azpeitira eraman zuten. Ama Pastaingoa zuen, eta aita Errotakoa; hiru ahizpa ziren sendian. Aita mikeletea zuen, eta zenbait herritako mikelete-etxeetan bizitzen egonak dira: Ilarrazuko mikelete-etxean, besteak beste. Urretxuko mojetan ibili zen eskolan. Oporrak igarotzera izebaren etxera joan ohi zen Pastainera; han izebak neskame-lana eskaini zion, eta jornalean aritu zen lanean. Telleriarteko Elorri errotan lanean aritua da, osaba-izeben etxean. Ezkondu eta Telleriarte auzoko Agerregoikoa baserrian jarri zen bizitzen, eta senarra eta biak joaten ziren esne-saltzera. Hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LGA-058 | 2010 | Legazpiko ahotsak | Aitziber Otegi | ||
LGA-059 | 2010 | Legazpiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute