Zarautz (Gipuzkoa)

Erlijioaren garrantzia

Erlijioaren garrantzia <p>Zinera joan ahal izateko "tranpak" egiten zituzten. Bezperetara joan beharra izaten zutenez, arrosarioa nork errezatzen zuten begiratzen zuten lehenbizi, hurrengo egunean irakasleak galdetzen zuenerako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-017-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zinera joan ahal izateko "tranpak" egiten zituzten. Bezperetara joan beharra izaten zutenez, arrosarioa nork errezatzen zuten begiratzen zuten lehenbizi, hurrengo egunean irakasleak galdetzen zuenerako.

Transkripzioa

- Ta zenbat tranpa iten genduzen. Zinea 're jun nahi izaten gendun, eta noski, zea jun behar ba, aurrena bezpereta, ta bezpereta juten bagiñan, zinea juteko denboik ez. Ta orduan ze iten gendun? Danak iten zuena! Tranpa! Beiratu, "zenek errezatu du errosaiua?", ta, "a, Don Jorgek". "A, bueno, ondo dao". "Eta ze erropaje eaman due?", eta, "gaur berdia", zea, kasullak eta zer zian, ba? Gorriya, o horiya, berdia, beno. Hurrengo egunian, gu zinea. Zinetik ertetzen giñanian, "a ver, las que ayer estuvieron en la bendición, o las que estuvieros en las vísperas", eta, "¿quién rezó el rosario?", ta, "Don Jorge. Iba con casuilla verde". Ta orduko, zea, batez, tranpa inda. Hola bizi behar, hola bizi behar! Ta oain, oain zea, ez dakaela? Oain gehiegiko askatasuna dao, e, hori 're ez det nahi, guriak 'e bere graziya bazun.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia