Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Zinea Aretxabaletan

Zinea Aretxabaletan Zinera ere joaten ziren gaztetan. Neskak eta mutilak nola esertzen ziren; bikoteak joaten zirenean abadea jartzen zen atzean. Salón Parroquial. Zine mutua. "Lo que el viento se llevó" ikustera joan eta gero, konfesatzera joan behar izan ziren. Pelikulen sailkapena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zinera ere joaten ziren gaztetan. Neskak eta mutilak nola esertzen ziren; bikoteak joaten zirenean abadea jartzen zen atzean. Salón Parroquial. Zine mutua. "Lo que el viento se llevó" ikustera joan eta gero, konfesatzera joan behar izan ziren. Pelikulen sailkapena.

Transkripzioa

-Zinia eta?
-Enee!, zinia! En el Salón Parroquial. Neskak aurrian, edo ez dakitt atzian, eta mutillak holan, eta parejak zienak, harek holaxen illaria silla bi, silla bi, silla bi, eta euren atzien parrokua. Hori Miren izena daukaten moruen. Pentsaizu ze...!
-Salón Parroquial, pelikulak be ze izaten zian?
-Oin dotriñia-ta emuten da han, dotriñia ta.
-Pelikula be izango zian ...
-Bueno, zerekuak, sonoruak ez, e. Guk ezautu gauen ez zana zertzen. Gero etorri zienien kolorezkuak-eta, kolorezkuak, gaiñera, hor egon be ez zien eingo zinie ein zanien hor. Zerak, baltza ta zurixa. Eta holan berbia(k) eta entzuten zienian, bueno!, ha zan el no va más. Hori ezautu ein dou geuk. Eta gero ein zan hori Plazako zinioi. Orduan be parrakuek ein auen ha. Bai. Baiña hareik parejak eta bera atzian. Hareik holaxen be ezin ein, ikutuik be ez, e. Bera zainketan. Hori ezautu dou guk.
-Lelengoz noiz joan ziñan zinera?
-Ni ez naz akordaten...
-Zenbat urtekin edo?
-Ez dakit zenbat urte eukiko nauen. Ni ideiaik be ez.
-Inpresiñua eingo zotsuen, ez?
-Bai. Eta bete-bete-bete eindda zinia, e! Bete-bete. Zinia bete-bete eindda.
-Ze pelikula?
-Cantinflas eta. Horretxeik. "Lo que el viento se llevó" ta etorri zanien Mondrauera fan gintzen ikusten eta konfesau ein biher. Ze pelikula politta dan, e. Nik hemen ya eztaue bota, baiña hiru bider edo bastante erreskaran telebisiñuan. Ze gusto! Holan egon nintzen begira. Ze pelikula politta dan. Eta konfesau ein biher zan. Eta gero egoten zien: rosa, azul, rojo. Eta Mondrauen, hemen danak zien ba zela parrakuek dana erueten auen, harek ez euken ifini biher, baiña Mondrauen "rojo" zanien ha ezin leikien ikusi. Eta euen hori zinioi plaza onduen. Eta "blanco, azul, rojo" zan. Blanco, haxe ikusi leike. bestie "pecado venial" edo holako zeren bait, eta rojo, bueno, ha ikusten bazauen a confesar.
-Orduan ya zinia hasi zan entzuten, ez?
-Bai, bai. Eta hori geure gomutakuak die horrek, geure gomutakuak die.
-Afiziñua eukiko ziñuan edo?
-Bai. Herri guztia joaten gintzen, eta amak ondo kontauta emuten nusten txanponak han emun biher nauena, e. Igual emungo nosten [...] zertxobait gehitxuao ba, karamelon bat erosteko, amai eskaketan gontsauen dirua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia