Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Errekara, hondartzara umetan

Errekara, hondartzara umetan Hondartzara ez ziren joaten; eskolako irteera batean joan zen lehenengoz Debara. Arantzazura ere joaten ziren eskolatik irteerak egiten zituztenean. Umeak bainatzera errekara joaten ziren; igeri egiten non ikasten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hondartzara ez ziren joaten; eskolako irteera batean joan zen lehenengoz Debara. Arantzazura ere joaten ziren eskolatik irteerak egiten zituztenean. Umeak bainatzera errekara joaten ziren; igeri egiten non ikasten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Plaiara edo joaten ziñazien?
-Keba! Plaiara ta?
-Ezta pentsau be.
-Pentsau be ez. Eta gure moduen bestiak be ez, e. Keba.
-Orduan zuen jiria?
-Eitten gauenian eskursiñua eskolatik Debara, nik orduantxe ikusi nauen lehenengoko aldiz itxasua. Eta ez nintzen izengo txiki-txikitxua, bestela ez nintzeke akordauko baiña. Akordau eitten jat zelako inpresiñue eiñ usten horrenbeste ur ikusi nauenien. Bai.
-Orduan eskolatik?
-Bai. eskolatik. Eta hemengo lelengoko eskursiñuak Arantzazura-ta izeten zien, e. Umiak be bai Arantzazura. Ta, bueno!, gauza haundixa zan Arantzazura fatia.
-Itsasuak inpresiñua ein zotsun.
-Haundixa. Eta desietan atzera ikusteko baiña beste eskursiño... bategaittik, aillegau arte ba kieto.
-Baiñau egin ziñazien?
-Segurutik ez. Ez naz akordaten, segurutik ez. Trajebaiñuak eta... Bueno, pentsaizu, gure etxe ostien euan errekia, bai, oin be badao ya baiña orduan ura joaten zan, e. Eta oin baiño garbixaua. Eta honek, Ana Mari Otxoa eta honek, horren aitta ta. Beste etxien bizi zien horrek, bai, eta joaten gintzen danok errekara amakin eta horrek etxian neskatilla-mutikuak, hango etxekuak eta guriok danok batera, danok pillosik errekan. Danok amak garbiketan giñuen errekan. Eta beratxuao euen, malatua esaten otsien. Itxuria holan berutza, holan bastante ur geraketen zan han, ezta, eta igeri hantxe ikasten auen Kalebarreneko mutiko guztiak. Baiña neskatillak ez, e, pekatua zan neskatillak juatia igeri ikesten. Orduko denporatan, ja, ja! Eta mutiko guztiak, gure Julenek eta Mikelek eta Iñakik eta Paulik eta danak hantxe ikesi auen, Kalbarrenekuek danak hortxe. Eta Kaleerdikuak, presia euen orduen hor konbentu onduen, eta hantxe presan. Hori presioi kendu euen hori danoi kanala moduen ifiñi auenian. Pena bat izen zan. Haintxe.
-Orduan mutillak igarixan eitten ikasi zeben.
-Danak akixien, malatuan ikesitta. Eta bestiek presan. Eta Kalegoixenekuak joaten zien Errotabarrin euela beste zer bat eta hara. Eta han ikesi auela Malkorreko hango basarrixa, oin botata dau baiña, Maritxuk ikesi auela igeri eta danak ixilik, e, bata bestiai esaten ixilik, e, Maritxu igeri eitten ibili eitten dala haintxe.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia