Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Arropak; orrazkerak

Arropak; orrazkerak Arropa berriak noiz estreinatzen ziren kontatzen du. Ile-apaindegiak Aretxabaletan; orrazkerak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arropa berriak noiz estreinatzen ziren kontatzen du. Ile-apaindegiak Aretxabaletan; orrazkerak.

Transkripzioa

-Erropak eta esan dozu, abrigua ta. Orduan erropak noiz estrenatzen zian?
-Kontzeziño Egunien. Abrigua baaukotzun estreiñetako, Kontzeziño Egunien. 8 de diciembre. Eta trajiek, aukenak estreiñetako, urtero ez, pentsau be ez, Aste Santuetan zan, zela prosoziñuek egoten zien, prosoziñorako.
-Horrek izaten zien fetxa klabiak?
-Bai. Nik jeneralien eitten nauen haunditxo eiñ arte amak josittako erropak.
-Eta gaztetan eta akordatzen jatzu, ulia edo, pelukerixarik bazeuan?
-Bai.
-Modara joaten ziñazien?
-Bai, permanentia-ta eitten gauen, e. Bai, bai, bai. Lelengoko permanentie ein ostien, ez dakit bizi dan, hementxe residentzian dagona Mondraoko bat. Haik zien famosienak, eta zien hor Takolo baiño beratxuao dauen etxe baten. Oiñez joaten gintzen. Eda nire primia Lali ha zan kuadrillan espabilladiena, eta harek tinteten auen ulia -hori ezizu ifiñi, tontokerixa bat da-ta-, zerakin... Ze likido botaten auen? Itxein-itxei-itxein. Ahaztu jat. Berak etxien tinteten auen. Eta horrek eiñ auen lelengo-lelengo permanentia han, eta harek eruan giñun kuadrilla guztia gero banan-banan hara, zerera. Ta hori ez dot pentsetan hil danik, Atxabaletako residentzian dago oin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia