Zarautz (Gipuzkoa)

Lehenengotako telefonoa zutenez, enkarguak egiten zizkietan aristokratei

Lehenengotako telefonoa zutenez, enkarguak egiten zizkietan aristokratei <p>Aristokraten etxeetara ere banatzen zuten haragia. Zarauzko lehenengotako telefonoa beraiek izan zuten eta enkarguak egiten zituzten. Gran Hotelak kategoria handia zuen eta Duquesa de Alba eta beste hainbat etortzen ziren. Zarautzen egoten ziren aristokratak. Golf-ean eurak bakarrik sartzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-013-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aristokraten etxeetara ere banatzen zuten haragia. Zarauzko lehenengotako telefonoa beraiek izan zuten eta enkarguak egiten zituzten. Gran Hotelak kategoria handia zuen eta Duquesa de Alba eta beste hainbat etortzen ziren. Zarautzen egoten ziren aristokratak. Golf-ean eurak bakarrik sartzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- E, udan ta banaketa iten zenun etxeeta ta abar.
- Bai.
- Tokatuko zitzaizun, e, jente bereziya ezautzia.
- Bai. Baiño, baiño, guk tratua eukitzen gendun kozineruakin ta, ta. Baiño jende haundiya? Jesus! Ni, nei esaten die, nei Venezuelan esaten zien "El Carnicero Real" esaten zien, porke karo, hainbeste jende, kanpotik etortzen zian ta, jende, tituloko jendiak eta. Ta, karo, nik banakin ze, ze kasta zian, ze tituluak zezkaen, ta izenak nola zezkaen txaletak eta hoiek dana. Porke Zarautzan, telefonua 're lehenbizikotakua izan zana gure itxian jarriko zuen. Oaindik gooratzen naiz telefono numerua: "seis, siete". Ta, ingurukuak eta zeoze, enkargua nahi zituenak, guri ematen ziguen, ba, ta. Guri, berriz, ba, igual esaten zigun, ba, geure klientiak nola zian, esaten ziguen, "bueno, vete a la pastelería, ir a la pastelería Serras y que nos traigan, pues, igual, una docena o dos docenas de pasteles". Ta, ra!, juten giñan, enkargun bat hartu telefonotik, bai. Borguetonekua, Marqués De Borgueto, geo esango dizut zein dan, baiño, "Marqués de Borguetokua abixatu due bi dozena pastel eramateko". "A, bai?", ta ra, guk enkargua eman gendulako, ta, igual pastelak guretzeko. Ta guk pastelak hartu, ta gustoa, bale, enkargua emateko listo. Bai.
- Ba al daukazu esatia ze familiko, ze famili ezautu dituzun, hola, bereziyak eta?
- Puf, Jesus! Pilla bat esango nizuke. Hemen beraneatzen eonda hemen lehenbiziko lehendakaia izan dana Irlandakua, De Varela. Horrek Zarautzan... Nik ezautu det ba al dakizu nun? Muskaria nola daon? Hori! Hori lehen zan Villa Miramar. Hori zaitzen zuen Gerekatarrak zaitzen zuen hori. Ta horko nausiyak nik ez dakit, jarri zuen geo komo, komo hotel, hotela bezela. Ta, De Varela etorri zan honea uda bat pasatzea, udaa, udazken bat, bere seme batekin. Semia zan jesuita. Itsututa zeon. Hori, nik ezautu det hori, De Varela. [...] gaur zea da, e, hurrengo itxia, ze izen daka horrek, Eguzki... Hori zan Gran Hotel. Gran Hotelek zakan kategoriya. Horrea Duquesa de Alba ta, horrea etortzen zian. Nahiz euki Donostiyan palaziyuak eta, bere alabakin ta horrea etortzen zan. Alaban nobiyua Donostitikan Zarautza etortzen zan, e, horrena, nola da, Duquesa de Alba. Horrei, horrena, Zarautza etortzen zan, e! Toreruak hemen nik, Zarautzan bai. Orduan, gerra denboran 'e, pues, toreruak eta hor, baiño hor tituluko, Gran Hotela zan, kategoria. Villa San Luís, Conde San Luís, ta. Conde San Luisen semia bat bakizue zein dan? Sartorius komunista nola? Horren aita Conde San Luís zan. Eta hoiek, hoiek danak zarauztar, zarauztar hoiek, desiatzen eoten zian Zarautza etortzeko. Hoiek, zarauztarrak zian hoiek, porke orduan hoiek iten zuen, [...] arteko udaa pasatzen zuen hemen. Sartorius ta Adanero. Acebo nola? Hoiek 'e Villa Deleitosakuak eta, hoiek danak Zarautza etortzen zian danak. Zea, Osborne hoien aitonak eta, Marqués de Borgueto, ta. Los Domec, los Colón Carvajal, hoiek danak zarauztarrak zian hoiek danak. Danak, e? Hoiei Zarautza aitatu ta lerdia daiyola geatzen zian hoiek. Nik dakit, jolin, ta oaindikan 'e batzuek bakae pixua dakaenak eta, honea etortzen dianak oaindikan. Marqués de Mariño nola? Sartorius, nola Isabel Sartorious eta, horren aita, hori da Conde San Luisko illoba hori, Sartorius. Marqués de Mariño oain dala denboa gutxi hil da, urte bete. Bere alaba prinsipiakin ibili zala ez zala, ez al zea gooratzen? Zeoze, nobiyuak... "De rosa no sabe" honek, honek.... Ba hori, oaindikan Zarautza etortzen da nei esaten dienez. Nik hasi.... Oain karo, oain itxiak in ditue, baiño, Conde Santillana, Duque de Lecera, Duque de Unión de Cuba, Conde, Conde de Tebas, Zarauztikan campeón mundial geatu zan zian hoiek tiro pitxonian. Conde de Tebas zarauztar, "por el Real Golf Club de Zarauz". Inmobiliaria de Orio nola dao?
- Bai.
- Hoi zan lehen Txoko-Txiki. Ba, hor, Duque de Unión de Cuba horrea etortzen zan. Ta karo, hoiek gutxi gozatzen zuen herriya, porke hoientzat gola zan, "era un... jolin, era un feudo". Han beak bakarrik sartzen zian.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia