Getaria (Gipuzkoa)

Aristokratak udan Getarian

Aristokratak udan Getarian <p>Aristokratak ere etortzen ziren udan. Behin aristokrata baten txoferrarekin barkua zegoen lekura joan zen txibiak kazuelan hartuta. Fabiolaren gurasoak ere Getarian egoten ziren, baita beste zenbait markes ere. Aristokratak karro handiekin eta txofer, lorezain eta behar zituzten guztiekin etortzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-012-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aristokratak ere etortzen ziren udan. Behin aristokrata baten txoferrarekin barkua zegoen lekura joan zen txibiak kazuelan hartuta. Fabiolaren gurasoak ere Getarian egoten ziren, baita beste zenbait markes ere. Aristokratak karro handiekin eta txofer, lorezain eta behar zituzten guztiekin etortzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Luisa: Ta udaran´e jendia etortzen zan.
Galdetzailea: Bai? Izaten zan... udako... turistak-eta izaten zian?
L: Bai, bai...
Alaba: Lehenguan... atzo esan ziazun, ba, txibiyakin, mantal zuriya jantzita jun ziñala txibiyak ematea...
L: Bai...
Alaba: Kondia o ez al zan, ba?
L: Ez, kondia ez hunan...
Alaba: Askotan aitu dizut. O duke o...
L: Ez zakiñat, ez.
G: Zer zan, ba, Aldamar edo?
L: Ez, Aldamar ez zan.
Alaba: Honea etortzen zana, yatian-ta ibiltzera...
L: Eta horrek bialdu zun txoferra, eta txibiyak aber bazeuden, eta baietz. Inda bazeuden eta, baietz, eta aber zenbat nahi zun, ba, ta... Etorri zan [berriz ostera] haren kriaua ta esan ziun zenbat txibi ta geo txoferrakin etorri. Txoferra jun hunan nereana bila, ta ni mantal zuriya jantzi, ta txibiyak hartu kazuelan ta, zeara, barkura, moillaa. Ta holaxe.
G: Ta, orduan, jende inportantia etortzen zan, ez?
L: Bai, gurena jende asko etortzen zan...
Alaba: Ama, [...] Fabiolan ama ta...
L: Bai, haik´e udara dana [hementxe pasatzen zeen]. Urtiak eta urtiak etortzen ziela.
G: Fabiola eta, bere gurasoak eta ...
L: Bai, ta gero markesak´e hor eoten zian.
G: Bai, hor parte... karreteratik gorako...
L: Bai, oain obran a(r)i die, bukatzen ez dan obra.
Semea: Oain Museo Balentziaga hori eitten ai dia ta...
Alaba: Eta ordun, amak esaten du, etortzen ziela "con carruaje" etortzen ziala.
G: Bai, e? Karro haundiyekin ta?
L: Bai. Ta txoferrak eta haik etortzen zian zea osua...
G: Eta ze pasatzen zuten, udara guztiya?
L: Bai, bai... abuztua dana, ta leheno etortzen zien. Jardineruak eta beak zittuen danak haik. Jardineruak fijo eukitzen zeen gaiñea.
G: Ta herriyantzako ona izango zan, ez? Dirua-eta ekarriko zun...
L: Bai, bai. Oain, udara, jun dan udara ta [...] baiño zea... udara hobia itten zun gaiñea.
G: Bai?
L: Bai. Jun dan udara txarra gerau da...
Semea: Aurten udara ona in du, ama.
L: Bai?
Alaba: Aurten udazkena´re fenomenala.
G: Eta hondartzara juten ziñan?
L: Bai zea! Hondartzaa?
G: Orduan ez zan izaten holakorik, ez?
Alaba: Ez zun ikasi igeriyan amak behiñ´e. Lana besteikan ez du in.
L: Ta lagunak´e oso langilliak nitun, onak.

Egilea(k): Jesus Iribar

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia