Getaria (Gipuzkoa)

Jendeak arraina eta mariskoa jaten zuen jatetxean

Jendeak arraina eta mariskoa jaten zuen jatetxean Hondartzara joateko astirik ez zuen izaten eta ez zuen igerian ikasi. Bere lankideak ere oso langileak omen ziren. Jendeak arraina jaten zuen asko; bisigua jaten zen gehien eta baita mariskoa ere.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-012-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hondartzara joateko astirik ez zuen izaten eta ez zuen igerian ikasi. Bere lankideak ere oso langileak omen ziren. Jendeak arraina jaten zuen asko; bisigua jaten zen gehien eta baita mariskoa ere.

Transkripzioa

- Eta, hondartzara juten ziñan?
- Bai zea, hondartza!
- Ordun ez zan izaten horrelakoik, ez?
- X: Ta ez zun ikasi igeriyan, e!, amak, behiñ’e.
- Ez.
- X: Lana besteikan ez du in, ez zuen in.
- Ta launak’e oso langilliak nittun, onak. […] ez giñan kanbiatu. Bi nexka fijo eoten giñan, ta geo, larunbatetan ta hola ekartzen giñun, faltan, beste nexka bat eo beste, posaderian laguntzeko ta.
- Eta orduan, bazkaiak eta ze izaten zian? Jendiak ze jaten zun gehien?
- Orduan arraia asko izaten zan!
- Arraia?
- Bai. Bixigua asko ordun.
- X: Mariskua’re bai, ama, e?
- Ta mariskua ta dana, igual.
- X: Langosta earrak jaten zituen […].
- Langosta, langosta, langosta…
- X: […] ni hilko naixela gure aita baiño langosta gitxio janda, hori fijo!
- Bai! Langosta’re asko, langosta asko harrapatzen zan.
- X: Hori fijo.
- Bai, ez? Itsasua aberatso.
- Aberatsaua zan leheno, oain baiño.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia