Zarautz (Gipuzkoa)

Aristokraten dotorezia hondartzan

Aristokraten dotorezia hondartzan Aristokratak "bañerua"rekin joaten ziren. Albornoza eramaten zuten. Kasetak izaten zituzten eta haiei begira egoten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-017-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aristokratak "bañerua"rekin joaten ziren. Albornoza eramaten zuten. Kasetak izaten zituzten eta haiei begira egoten ziren.

Transkripzioa

- Gogoratzen naiz aristokraziyak, haiek juten zian baiñeruakin, ta, itsas-ertzian eoten zan gurutze bat jarrita, egurrezkua, honela. Haraiño albornoz haundiyakin. Han albornoza kendu, hantxe zintzilika jarri, ta barroa. Hori aberatsak baiñeruakin. ¡Vaya lote que se daban los bañeros! ¡Ay, que viene la ola!, heldu, bai, heldu. Ta gu beira. Gu dana kontuatzen giñan, gu tonto, tontotik... txikiyak eta gaztiak eta herrikuak, baiño kontuatzen giñan. [...] eta, "Vixente baiñerua halakuakin zion", ta, "jaaa, ba, lote earra emango diñen orduan gaur!". Eta geo ya eoten zian itsasuaiño jeisten zituen kaseta mouko batzuek. Eta kaseta hoiek izaten zuen sarrera alde batetik eta bestetikan. Ta han aldatu iten zian. Txaparruak kendu ta jantzi, ta bustiya zeonen aldatu, ta geo albornoza jarri, ta. Eta eukitzen zituen hola reja batzuek, eta, ja, alde honetatikan sartzen baldin bazan "la duquesa o la marquesa o la condesa o", zergatik kondesa ta markesai buruz hitz eiten hasten bagea, esango dizuet, "mucho Hohenlohe", baiño hamaika kalabaza eman nizkiyon Zarauzko plazan, e! Bai, bai, bai. Eta bestaldetikan, baiñeron bat o mutillen bat o pasako zan beiratzea aber ze ikusten zun, ta gu dana kontuatzen giñan. Ta gu Munoatik o, gu beira. "Ikusi al den zein sartu dan?", "bai", "ése, ése es un verde, verde, ése es verde. A ese no hay que hacerle caso, a ése hay que darle calabazas". Bazakan bere..., bere zea bazakan...
- Bere saltsa.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia