Zarautz (Gipuzkoa)

Bizikletarako zaletasuna, baina bizikleta gutxi

Bizikletarako zaletasuna, baina bizikleta gutxi <p>Banaketa non egiten zuen. Gehienbat herrian ibiltzen zen; auzoetara bide oso txarrak zeuden. Jende gutxik izaten zuen bizikleta orduan eta gehienek alkilatu egiten zuten. Beraiek hiru zituzten eta bat karrerakoa zen, Eibarko BH-tik bereziki ekarria. Nolakoa zen bizikleta. Bizikletan ibiltzeko zaletasun handia zegoen eta lasterketak ere egiten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-013-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Banaketa non egiten zuen. Gehienbat herrian ibiltzen zen; auzoetara bide oso txarrak zeuden. Jende gutxik izaten zuen bizikleta orduan eta gehienek alkilatu egiten zuten. Beraiek hiru zituzten eta bat karrerakoa zen, Eibarko BH-tik bereziki ekarria. Nolakoa zen bizikleta. Bizikletan ibiltzeko zaletasun handia zegoen eta lasterketak ere egiten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, banaketa, e, ze lekutan eiten zenun zuk mutikotan, hamalau hamasei urtekin, bizikleta hartu ta ze lekuta? Ospitalea esan dezu Zumaira. Hortikan aparte?
- Bizikletan, ba, ibili, herriyan. Eske, orduan, txaletak eta uain dare, baiño hor dana txaletez beteta zeon, ta udaan, ta ni ez, baiño nere anaiak eta, bizikletakin ta, Miara igual jun ta, biria, zea, txarra zian, gurdi-biriak eta. Igual, Elkanoa juteko, ba, bizikletan zeara jun, e, Miara, ta Mian bizikleta laga, ta handikan oiñez ta juten zian. Hemen, Zarautzan, pentsa zazu, bi o hiru tailler bazauzten alkilerrekuak. Hemen bizikletak hola, kontatzeko mouan zazkan jendiak, e! Bizikletan ibili nahi bazenun, alkilatu in behar izaten zan, in behar izaten zun. Gure itxian beti eoten zian bi eo hiru bai, bat karrerakua, gaiñea. Beno, karrerako hau ez zan guria, baiño Lasak eo, hoiek euki zuen taillerra nere aurretik. Oain hotel Alameda nola dao? Eskaillerak eta ditu. Hor itxe txiki bat zeon, ta hor zekaen garajia. Ta nere anai bat, zaharragua, oso ona zan bizikletan. Ta hura launtzea juten zitzaion tailler hortan, mekaniko launtzea. Oso afiziyo haundiya zun mekaniko. Ta, in ziyon behin hango nausiyak Eibarrea eaman, be hatxen fabrika. Ta han eman ziyoen bizikleta bat karrerakua, zea, Bizente Trueban neurrikua, kamixetak, zapatillak, dana. Llantak eta zian egurrezkuak. Orduan, egurrezko [...] ta. Bere bizikleta bere kanbiyuakin ta. Ta, karo, hori zan... Gure itxian eoten zan. Ez zan guria, baiño guria zan, esateko. Gerra bukatu zanian, bueno, gerra jun zanian, haiek pixkat republikanuak zian, haiek aurrea ju zian. Ta gure itxian geatu zan bizikleta. Gure itxian eon zan hori, guria balitz bezela, gu ibiltzen giñan: ni, anaia, ta... Gerra etorri zanian, ba, in gendun, ba, guk bizikleta beai entregatu. Ta esan zigun, ez, ez, guria zala, ta. Orduan hemen bizikletako afizio haundiya zan, e! Hemen karrera onak iten zian, e! Ta Zarauzko, herriyan... Orduan kanbiyuakin, nik nun bizikletak kanbiyo ta guzti zakan, e! Ez pentsa, nik korritu nun kamiseta orbeakin.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia