Zarautz (Gipuzkoa)

Ganadua hil ostean gibela baserritarrentzat

Ganadua hil ostean gibela baserritarrentzat <p>Baserritarrekin tratuan erosten zuten ganadua. San Jose egunean arkume mordoa hil behar izaten zuten. Ganadua hiltzean gibela baserritarrei ematen zitzaien, baina San Pelaioko ganaduek gibel txarra izaten zuten belarrarengatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-013-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserritarrekin tratuan erosten zuten ganadua. San Jose egunean arkume mordoa hil behar izaten zuten. Ganadua hiltzean gibela baserritarrei ematen zitzaien, baina San Pelaioko ganaduek gibel txarra izaten zuten belarrarengatik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, etxian, txahalak eta aitak erosten zitun, ala...
- Anaiak eta, aita ta, bai, tratua: baserritarrakin jun, ganaua ikusi, ta bai...
- Nungo baserritarrak eo?
- Hemenguak, hemen... Urteta ta, Elkanokuak eta. Ta San Jose egunian igual ehun ta gehio arkume hil behar, ta larrutu ta 're, geu.
- Eta, zea, ordun, e, zer esan behar nizun, tratuan ere pixkat, e, euki beharko zan arte piska bat, ez?
- Bai, bai. Baiño hortan danak gutxi gorabeheran ibiltzen zian. Beak jakiten zun baserritarrak ze gorabehera ibiltzen zuen, ta, preziyuakin ta, ta, bai. Hemen bazan esaera, igual [...] enkargatu gibela, eta en kanbio, Iñurritzako ganauak eta, gibela txarra ateatzen zitzaioen danai. Nunbait hoiek jaten zuen belarra, zea, gatz-urakin ibilitako belarra zan, ta nunbait kalte iten ziyoen. Ta, igual... baiño ehunetik, beno, ehunetikan igual larogeita hamabi o danak txarra.
- Gibela txarra?
- Gibela txarra, bai. Belarrak nunbait ura gatz-uraatikan izango zan. Porke askotan, igual gibela ta, ez, txahala San Pelaiokua zan, ta gibela txarra zakan.
- Bai, ohitura zan, matantza in ta gero, gibela jatea jutea, ez?
- Bai. Eske, gibela nekazaiai ematen zitzaion, paiñelu garbiya ekartzen zun, ta gibelan [...] zea, ta hura, Martanea juten zian, oain soziedadia hola dao Iñurritzan?
- A, bai.
- Kapillan ta ermitan aurrian? Ba, hor taberna zan, hori Martanekuak esaten zian. Hor, hor jaten zan gibela, ba, ohitura bai. Baserritarrak eta harakiñak, bai.
- A, elkarrekin?
- Bai, elkarrekin jaten zuen, bai, bai. Ta, ze ta, kobratzen zuen al día, e? Handikan, ra!, harateira jun, ta hainbeste arralde. Beruana kendu, ta. Arraldia bakizu, bost kilo da. Bai, ba. Ba, hogeita hamar o hogeita zortzi arralde. Bueno, oain, preziyua hainbestia zan, taka-taka paatu, ta...
- Gertatu al da lapurretaik eta hola, gero paauta ta hola, nozbait entzun deu guk...
- Behin esan zuen hor hil zuela bat hor, ez dakit, hor Urdaneta aldian, o, baten bat hil zuela, lapurretan ta.
- Dirua kobrau ta gero?
- Bai, dirua kobrau ta geo, bai. Nik aitua dakat behin o hola. Geo, karetan, gorputza karetan sartu o. Istoriya bada hori, karetan sartu, ta... Baiña bestela ez, hemen... Denbora haiek.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia