Zarautz (Gipuzkoa)

Gerra garaia; giro politiko nahasia

Gerra garaia; giro politiko nahasia Gorri gutxi zegoen herrian. Berak fraideetan ikasi zuen. Apaizak, fraideak... zein alderditakoak ziren. Gerra ez zen gogorra izan Zarautzen, baina hauteskunde garaian giro nahasia zegoen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-012-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gorri gutxi zegoen herrian. Berak fraideetan ikasi zuen. Apaizak, fraideak... zein alderditakoak ziren. Gerra ez zen gogorra izan Zarautzen, baina hauteskunde garaian giro nahasia zegoen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, ze eboluziyo hartu zun gerrak hemen? Jentia, nola, o zer moimentu eon eon zan? Ze, gorriyak esan dezu asaltatu zutela hori. Ta, gorriyetan ba al zeon zarauztarrik?
- Ez, ez, ez, ez, ez.
- Danak kanpokuak zian?
- Bai, danak kanpokuak. Ta bazian, Zarauztarrak 'e bazian, hemen manifestaziyotan 'e batzutan ikusten zian. Ni republika etorri zan eunian 'e in zuen manifestaziyo bat, ta ni frailetan ibiltzen nitzan orduan, orduantxe hasi berriya nitzan, eta aurrian Jerica, zuek ez zenuten ezautuko? Famili hori deseindu zan, Donostiyan euki zun farmaziya batek, eta deseindu zian. Ta hala behintzat, haien aita bizardun bat, ta karlista zaharretakua, "¡Viva la República!", ta, "¡Fuera, qué coño!", [...], manifestaldiak builla gehio ateatzen zuen, ta bestela armatuko zuen. Eta, gu frailetan, frailetan bazan ate bat kanpotikan 'e, errejakin itxitzen zana, eta gizon bikaiña ta zan frailia, baiño, o barroa o kanpoa, itxi in zun atia 're, bai. Eta hor 'e berriz, danetakuak zian, frailetan 'e karlista aldekuak, abertzale aldekuak, hoiek jakiten zian bai baita konfesiyotatik 'e bai, ta mou askotatik enteratzen zan bat. Ta Parrokiyan 'e bai. Parrokiyan berriz, este, zea bat ekarri zala, este, ikurriña berri bat ekarri zala, ta bedeinkatzea. Bedeinkatu nahi ez zeak, bikaiuak, jo, honbre, [...], polemikak eta.
- Gerra gogorra izan al zan Zarautzan? Gogorra gerra?
- Batez, batez, ezta batere. Ez zan batere izan. Eta aber, fijatu zaitez, gu abertzaliak izan 'e, eta desordena zeon orduan. Azken eunetan, klaro, normala da gaiñea, e, ze in ez zekiyela, ta, ebakuaziyua, ta historiya, ta abar, ta. Eta hala, e, Aian zian zeak, reketiak, Aian zeuden, eta Aia juteko gure ama zanak eman zitun maindire zuiyak, "bandera blanca" nola esaten da, kotxian jarri ta, billa juteko, billa juteko reketiana. Ta gu abertzale izan... Geo berriz multa paatu gendun, multa paatu gendun gure aita "presidente de la..., de la coperativa" zan garai hartan eta zeak, asko jarri zitun, Naparroak, karo, Naparroa itxi zanian ez baiño, iriñan billa ta jeneruan billa ibiltzen zian. Eta hoixe bakarrik zeatu zun, ta halare. Bai, ta sekretaiua berriz, zeakua, [...], Abastos bezela jotzen zan, ta sekretaiua zeakua, koperatibakua karlista zan. Ta hura kartzelan zeon, kartzela zean, eskolan, o sea, udaletxeko azpiyan kartzela. Eta gue aitak zeozer behar zunian o, zerbait, zeoze behar zanean, esan nahi det, gauza haundixio beak zeak zuena baiño gehio, hau udaletxea jun, ta gizona atea zeatik, kartzelatik, koperatiba jun, lana in, ta [...].
- Bai, baiña herriyan izango zian, ba, piska bat txokeak, eta, gerra garaian bi bandoen artean, ta...
- Bai, zean bai, botaziyoko garaian, botaziyotan bai. Ta, gu berriz, etxian eoten giñan. Ni gaiñea batzutan, geroa behintzat, euki nun kargua aber, obserbatu zeiñek zeiñei nola zeatzen dan, ta. Ze, noa, ze tendentzita jotzen duen ta abar, ta bueno. Baiño bestela berriz ba, han, ba, joka karlistei. Bazan gizon haundi bikain bat, este, hemen salbide o deitzen ziyoena, Teresa, zean, hemen taberna bat badao, zea, este... hemen ixkiñan, udaletxeko onduan daona, jatetxia 're bada gaiñea.
- Bai, bai, Sakana.
- Sakana, Sakana, bai. Ba, hori Salbidenekua zan, Salbidena. Gizon bikaiña oso. Hargiña gaiñea. Haundiya gizona; harei hiru juten zitzaixkon, hiru gizon, ta errenditu beharko.
- Ordun, gerra denporan hemen bakarrik frentearen jarraipena izaten zan hemen, bestela ezer ez.
- Ez, ez, ez, ez.
- Jarraitu notiziyak nola...
- Bai, hoixe bakarrik, hoixe bakarrik.
- Hortik aurrea ezer ez.
- Ez, ez. Hemen ez zan tiruik izan gerran, zean, ezer ez. Esan deten bonba hoitxek. Ez, ez, herriyak ez zun ezer 'e sufritu.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia