Zarautz (Gipuzkoa)

Giro politikoa Zarautzen gerraostean

Giro politikoa Zarautzen gerraostean Nazionalak. Zestoan zegoen kuartela edo ospitale militarra eta handik etortzen ziren soldaduak. Frankismoko lehenengo urteak gogorrak: gosea eta arriskua.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-012-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nazionalak. Zestoan zegoen kuartela edo ospitale militarra eta handik etortzen ziren soldaduak. Frankismoko lehenengo urteak gogorrak: gosea eta arriskua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero, nola hartu zan nazionalak sartu zianian?
- Ondo, bastante ondo, zeatikan pakia uste gendun. Uste gendun ziharo desberdiñak izango ziala, e! Habek zintzo-zintzo-zintzuak izango ziala uste genduan, bestiak baiño okerro zian. Eundoko astakeiak iten zituen. Eta geo berriz, ba, saldauak 'e formatu gabiak etortzen zian ta asko zeatikan, hori, Zestuatik, hor zea zan Zestuan, este, kuartel jenerala zeana, kuartel jeneral gaizki esan det, este... ta hemen gero Aguila Fuenten ospital militar, ospital militar fuerte bat. Ta hemen zeatikan, este, Zestuatikan, eundoko jende pilla etortzen zian, ba. Han herriyan, hura uaindik txikiyaua zan ba, zea, Zestua, eta arratsaldia pasatzea ta soldauak eta etortzen zian. Ta, zeak ikusi, arrokak, "¡ai va, qué monumentos!". Batzuek esaten zituen, nundik etorri zian tipo haiek. Bai, geo, ezautuaz ezautuaz antzeman iten da, joño, gizonak habek ez dituk lehen esandako gauzak eta, propaganda mou batea bazan, hitz ein bai, baiño... bai.
- Ta frankismoaren lehendabiziko urteak?
- Hoiek txarrak izan zian.
- Gogorrak?
- Bai, bai, gogorrak. Ta janan billa jun behar hemen batea ta bestea, ta.
- Bai, gosia behintzat pasako...
- Gosia 're bai, bai. Karo, gutxiyokin sujetatzen da bat, baiño, baiño... bai. Ta arriskua gaiñea, esan deuna. Hemendikan, e, kanposantoaiño jun, basarritakuen billa, hi, zea, este, lakai bat iriñ, o bi, o hiru o; jun ta haiek 'e, konpromesua zeatu, kendu, ta hala juten giñan. Batzuek, e, ahal zuenak. Hori 're ahal zuenak.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia