Zumaia (Gipuzkoa)

Gerra hasi zenean udaletxearen jabe egin ziren

Gerra hasi zenean udaletxearen jabe egin ziren Borroka handia zegoen UGT, sozialista eta beste alderdien artean; ikusten zen gerra bazetorrela. Gerra hasi zela jakin zutenean, udaletxearen jabe egin ziren eta herriko karlista guztiak atxilotu zituzten, 31 guztira. Udaletxeko goiko saloian eduki zituzten preso. Anarkistak etortzen zitzaizkien bila eta beraiek gogor hartzen zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Borroka handia zegoen UGT, sozialista eta beste alderdien artean; ikusten zen gerra bazetorrela. Gerra hasi zela jakin zutenean, udaletxearen jabe egin ziren eta herriko karlista guztiak atxilotu zituzten, 31 guztira. Udaletxeko goiko saloian eduki zituzten preso. Anarkistak etortzen zitzaizkien bila eta beraiek gogor hartzen zituzten.

Transkripzioa

- Ta geo, bakizu, borroka´re haundidxa zeon, […] baiña hamen´e bai. UGTkuak eta, sozialistak eta, falangia ta, hasi zian Madrillen ta Barzelonan ta, herri hoietan, elkar hiltzen eta. Ya enbenenatu in zan anbientia. Ikusten zanian gerra ya…
- Ikusten zan?
- Bai, bai.
- Gerra bazetorrela?
- Bai, bai. Gerra bazetorren, ikusten zan, ikusten zan. Ezin zala bizi ya ikusten zan.
- Eta etorri zan.
- Bai, sartu zan, bai, Tito.
- Eta zelan enteratu ziñan gerra sartu zala?
- Ez naiz gogoratzen nola enteratu giñan, baiña enteratu bakarrik ez. Behalaxe jun ta aiuntamientuan jabe in giñan. Aiuntamientuan jabe gu in giñan.
- Republikanuak?
- Bai, republikanuak. Bai, bai. Nazionalistak horrela zeuden ba, ze aldeta jokatu […] eziñik…
- Bai, dudan.
- Ta gu jarri in giñan aiuntamientuan. Bai. Garcés ta ni ta beste bat. Garcés gendukan buru. Zea bat zan, aragones bat, estadidxuan enpleatzen zana, Urolan, enpleatzen zan mutil bat, eskola dexentekin ta. Donostitikan boikota in zidxoen, ebanista zan, ta boikota in zidxoen […] sindikatuak eta moitzen zitulako. Ta honea, […] onduan, republikanuak […], honea bialdu zun zeak, Urola enpleauta. Harek, haren bitartez ta harekin ondo konpontzen giñan, aiuntamientua manejatzen ta. Detenitu´re in genduzen zea danak, karlista danak. Hamen, hamen, hamen nekan zeauta…
- (Alaba) Apuntauta.
- Bai. Ta herriko karlista danak detenitu […] ta. Hogeita hamaika.
- Hogeita hamaika?
- Hogeita hamaika detenitu ginduzen. Ta aiuntamientoko goiko saloian eon zian preso ta zeak etortzen zian, anarkistak, billa, zeatu nahidxan. Ta haidxei frente eman ta. Gogor hartzen genduzen!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia